Informazio eta komunikazio teknologien XI. astea urriaren 21etik 24ra

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/17 | Informatika

Beste urte batez, IKT astea antolatu da herritarrek, enpresek eta eskualdeko merkatariek teknologia berrien inguruko ezagutzan sakontzeko aukera izan dezaten.

Guztira, 10 ikastaro antolatu dira, goizez, eguerdiz eta arratsaldez, guztiak doakoak. Lehiberrin eta Oriaburun eskainiko dira gehienak.

Ikastaroen helburu nagusia da eskualdeko enpresen, merkatarien eta norbanakoen lehiakortasuna hobetu eta bultzatzea teknologia berriek gizartean eta ekonomian eragin zuzena dutelako eta geroz eta indar handiagoa dutelako. Negozio eredu berriak sortu dira eta ondorioz, eguneratzea eta erreminta berriak erabiltzea ezinbestekoa bilakatu da.

Ikastaroak astelehenean, urriaren 21ean hasiko dira eta ostirala bitartean saio ezberdinak eskainiko dira.

Informazio gehiagorako edota ikastaroetan izena emateko Tolosaldea Garatzeneko Enpresa Sailera deitu daiteke (943 65 45 01) edota enpresa@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

Ikastaro guztiei buruzko informazioa hemen

Fitxategiak: 
PDF icon IKT ASTEA 2019.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA