15.000 kilo inguru hondakin jaso dira Oria ibaiaren ertzetatik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/12/03 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Zehar Errefuxiatuekin elkarteko kideak zortzi egunez aritu dira garbiketa lanetan, kiroldegiaren paretik Donostia etorbidearen pareraino. 
  • Plastikoak jaso dituzte, batik bat; etxetresna elektriko, altzari, koltxoi, bizikleta eta arropak ere bildu dituzte.

 

Zortzi egunez, Zehar Errefuxiatuen elkarteko kideak Oria ibaia garbitzeko lanetan aritu dira, Tolosako Udalarekin hitzartuta. Azaroaren 19an abiatu zituzten lanak, eta joan den astearen amaierara arte aritu dira bi ertzetan lanean, Olarrain auzo ingurutik, Oria eta Araxes ibaiek bat egiten duten puntutik, Tolosaren irteeraraino, Donostia etorbidearen parera.

Orotara 16m3 kilo zabor inguru bildu dituzte, 15.000 kilo inguru. Plastikoa izan da gehien jaso dutena: botilak, latak, poltsak… Dena den, bestelako hondakinak ere topatu dituzte, hala nola, koltxoiak, bizikletak, arropak, telebistak edo plantxak, beste gauza askoren artean. Kantitatearekin ez ezik, hondakin mota batzuekin «harrituta» geratu direla aitortu dute Zehar-eko ordezkariek.

Ibaian garbiketa sakona egiteaz gain, udalarekin batera egindako egitasmo honek bestelako helburu sozialak dituela ere azpimarratu dute: «errefuxiatuen integrazioa eta laneratzea ere sustatzen ditugu lan hauekin, eta hori, gainera, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko kontzientzia landuz. Guretzat proiektu garrantzitsua da, saretzeko, harremantzeko eta autoestima lantzeko aukera ematen duelako». 

Datuen larritasunaren inguruan ohartarazi du Aitor Agirresarobe ingurumen zinegotziak: «Ez genuke datu hau normalizatu behar. Azken urteotan egindako garbiketen joeraren parekoa da, baina gizarte modura, badugu lana egoera hau iraultzeko. Ibaiak babestu beharrekoak dira, eta ahalegin guztiak egin behar ditugu, norbanako gisa, hondakinak ibai eta itsasoetara iritsi ez daitezen».

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA