Babarrunaren Festan eta Gabonetako azoka berezian postuak jartzeko eskaerak egiteko epea, zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/31 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Babarrunaren Festarako izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da; Gabonetako Azokarako eskaera egiteko epea, berriz, hilaren 23an.
     

 

Urteko azken bi azoka berezietan —Babarrunaren Festan eta Gabonetako azoka berezian— postuak jartzeko eskaerak egiteko epeak zabaldu ditu Tolosako Udalak. 

 

Babarrunaren Festa

 

Azaroaren 22an ospatuko da Babarrunaren Festa, eta goiz osoan zehar postuak izango dira Trianguloa plazan. Postua jarri ahal izateko ondorengo elikagaiak ekoiztu edo saldu beharko dira: lekariak (barietatea eta jatorria adieraztea derrigorrezkoa izango da), hestebeteak, barazkiak, txerrikiak, piparrak, gazta, taloak, gozoa, ahatekiak, ardoa, sagardoa, olioa eta gatza. Gehienez 25 postu jarriko dira. Eskaerak egiteko epea azaroaren 7an amaituko da.

 

 

Gabonetako azoka berezia

 

Abenduaren 20an izango da Gabonetako azoka berezia. Trianguloa plazan, San Frantzisko pasealekuan, Plaza Zaharrean eta Alondegi plazan jarriko dira postuak, 09:00etatik 14:00etara. Leku horien artean, gehienez 60 postu jartzeko aukera izango da. Elikagaiak, edariak eta artisau produktuak saldu ahal izango dira.

 

 

Eskaerak aurkezteko modu bat baino gehiago daude:

 

  • Aurrez aurre: UDATE zerbitzuan.

  • Online: Erregistro elektronikoan, baimenen atalean

  • Posta ziurtatua: 

  • SIR bidez: Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA