Biodibertsitate Gunearen 2025eko lehen hiruhilabeteko jardueren programa, prest

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/01/13 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Biodibertsitatearen inguruko zortzi dibulgazio eta prestakuntza jarduera izango dira, urtarriletik martxora bitartean.

  • Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketaren emaitzak aurkeztuko dira, asteazkenean, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, 18:00etan.

 

Biodibertsitate Guneak prest du 2025. urteko lehen hiruhilabeteko programazioa. Dibulgazioaren eta formazioaren bidez, Tolosaldeko natura eta fauna ezagutzera emateko zortzi jarduera eta irteera antolatu ditu. Hauxe da egitaraua:

  1. Urtarrilak 15, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa.
    Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketa (2023-24 emaitzak). (Gaztelaniaz)

  2. Urtarrilak 26
    Irteera: Ibiurko urtegia. (Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik).

  3. Otsailak 5, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa.
    Ezagutu Tolosaldeko zuhaitz eta zuhaixka ohikoenak II. (Gaztelaniaz)

  4. Otsailak 9
    Irteera: Arteotako lepoa. (Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik).

  5. Otsailak 19, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa.
    Hegaztien ugalketa. (Gaztelaniaz)

  6. Martxoak 12, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa.
    Gipuzkoako Orkideak I. (Euskaraz)

  7. Martxoak 16
    Irteera: Gaztelu-Uli-Gaztelu. (Deialdiaren xehetasunak egun batzuk lehenago jakinaraziko dira, Biodibertsitate Guneko kanaletatik).

  8. Martxoak 26, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa.
    Gipuzkoako Orkideak II. (Euskaraz)

400dik gora parte hartzaile iaz

2024ko memoria ere osatu du Biodibertsitate Guneak, eta balantze ona egin du. Parte hartzearen datua adierazgarria da: guztira 401 parte-hartzaile erakarri ditu urte osoan zehar, jarduera bakoitzeko batez beste 18-19 pertsona bilduz. Horrez gain, 90 herritarrek izena eman dute talde egonkortuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA