Hamar jarduera antolatu ditu Biodibertsitate Guneak, abendura bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/30 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Lehen jarduera igandean izango da, urriaren 5ean; irteera egingo da Abaltzisketa eta Larraitz inguruetara.

  

Tolosaldeko natura eta fauna ezagutzera emateko hamar jarduera antolatu ditu Biodibertsitate Guneak 2025eko azken hiruhilabeteko jarduera-programan. Honako hauek dira: 

  • Urriak 5, igandea. 08:30ean San Frantzisko elizako geltokitik. 
     Abaltzisketa eta Larraitz ingurura irteera.

  • Urriak 8, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
     Hitzaldia: Mimetismoa animalietan.

  • *Urriak 19*
     Irteera Berastegira.

  • Urriak 22, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
     Hitzaldia: Onddoak I (euskaraz)

  • Urriak 29, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
     Hitzaldia: Onddoak II (euskaraz)

  • *Azaroak 2*
     Irteera Zazpibide eta Belauntza ingurura.

  • Azaroak 12, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
     Hitzaldia: Igaraba Tolosan

  • Azaroak 26, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
     Lurralde batetako birkonkista: Aralarreko ugatzak (euskaraz)

  • Abenduak 10, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
     Hitzaldia: Oria ibaiko hegaztiak

  • *Abenduak 14*
     Irteera: Oria ibaiko hegaztiak.

 

*Irteeren ordu eta lekuak, jarduera baino egun batzuk lehenago iragarriko dira.

Izena emateko, biodibertsitategunea@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA