Mugikortasun jasangarriari buruzko proiektuak aurkeztuko dituzte ikasleek

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/06/08 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Proiektuen erakusketa ekainaren 10ean egingo da Trianguloan, 10:00etatik 12:00etara.

Eskolako Agenda 2030 programaren bitartez, Garapen Jasangarriko Helburuak eskoletan lantzen dituzte. Tolosako Ingurumen Zentroak koordinatzen du egitasmoa, lau hezkuntza-komunitatek osatzen dute lantaldea: Samaniego, Orixe, Laskorain eta Herrikide. Ikasturtea bukatzear dagoen honetan, ikasturtean egindako lana erakutsiko dute ikasleek.

11. helburutik abiatuta (Hiri eta komunitate jasangarriak), mugikortasun jasangarria landu dute azken bi ikasturte hauetan; iaz diagnostikoa egin zuten, eta aurten, hori kontuan hartuta, herrira begira jarri dira hainbat proiektu lantzeko. Egitasmoaren helburu nagusia da herrian mugikortasunari buruzko kontzientzia sortzea, eta ikastetxe bakoitzak bere ekarpena egin du.

Maiatzaren 27an egindako udal-foroan, ikasle ordezkariek udal-ordezkariei aurkeztu zizkieten proposamenak. Orain, herritarrekin partekatuko dituzte: ekainaren 10ean, asteazkenarekin, Trianguloan aurkeztuko dituzte egindako proiektuak, 10:00etatik 12:00etara.

Proiektu hauek landu dituzte:

  • “Oinez eta bizikletaz ibiltzearen onurak” eta “Bizikidetzarako aholkuak”.

  • Lagunbusa: ikasle txikienak eskolara oinez joateko programa indarberritu, ospatu eta balioa eman.

  • Irakasleak eskolara modu jasangarrian joatea sustatzeko kanpaina.

  • Autobus publikoaren zuzeneko jarraipena egiteko telefono-aplikazioa.

  • Zarata-neurgailuen diseinua.

  • Bizikletak alokatzeko zerbitzu publiko baten diseinua.

  • Iurramendiko bidegorriaren proiektua aztertu eta alternatibak landu.

Azokan ikasle ordezkariak egongo dira herritarrei azalpenak emateko prest. Ikasleak motibatuta egon dira, asko ikasi dute prozesu osoan, eta baliagarria izan da pixkanaka kontzientzia pizteko eta praktika jasangarriagoak sustatzeko. Ikasitako guztia herritarriei erakusteko aukera izango dute ekainaren 10ean.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA