Oria eta Araxes ibaiak garbitzeko lanak hasi dira

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/08/07 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Ibaiak garbitzeko lanetan arituko da Gureak enpresa datozen asteetan.
  • Bestalde, Andre Maria elizaren atzeko ibai eremura joateko ohitura sortu da, eta han ere zaborra agertu da. Ingurua zaintzeko eskatzen zaie erabiltzaileei.

Aste honetan hasi dira Oria eta Araxes ibaiak garbitzeko lanak. Ibaietan eta inguruan hondakin mordoa dago pilaturik, eta horiek jasotzen arituko da datozen asteetan Gureak enpresa.

Bestalde, eta horri loturik, Andre Maria elizaren atzeko ibai eremua zaintzeko eskatzen zaie hara joaten direnei. Harrizko hondartza bat dago eskailerak jaitsita, eta hara joateko ohitura sortu da azkenaldian. Horregatik eta zaborra pilatu denez, kartel bat jarri da arazo horren inguruan ohartarazteko.

Ingurumenak eta elkarbizitzak behar duten begiruneagatik, herria ahalik eta txukunen zaintzea eskatzen zaie bisitariei eta herritarrei.

Birziklapenean, nahasketak garesti

Tolosaldeko Mankomunitateak birziklapenaren inguruan Tolosan atera dituen azken datuen arabera, gaikako bilketak behera egin du azken 5 urteotan. Organikoaren edukiontzian jasotzen denaren % 18,13 ez da organikoa, eta errefusarenean jasotzen denaren % 44,67 birziklagarria da.

Behar bezala ez sailkatzeak gainkostua dakar hondakinen tratamenduan. Hementxe duzu ikusgai Tolosaldeko Mankomunitatetik banatu den esku-orria.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA