Oria ibaiaren garbiketa eta bi ekintza, Hondakinen Prebentziorako Astearen testuinguruan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/11/18 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Zortzi egunez Oria ibaiaren garbiketa egingo du Zehar Errefuxiatuak Elkarteak.
  • Igandean, hondakin urak tratatzeko Adunako zentrora bisita izango da; irteera doakoa bada ere, izena eman beharko da.

 

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, Tolosako Udalak jarduera-programa antolatu du, hondakinen prebentzioan sentsibilizatzeko, berrerabilpena sustatzeko eta ingurumenarekiko kontzientzia kolektiboa indartzeko helburuarekin.

Azaroak 19: Oria ibaiaren garbiketa

Zehar Errefuxiatuak Elkarteak Oria ibaiaren garbiketa egingo du zortzi egunez. Kiroldegiaren ingurutik Donostia etorbiderainoko tartean egingo dituzte garbiketa lanak. Martxoan ia 300 ikasle aritu ziren garbiketa lanetan, eta 11m3 hondakin inguru jaso zituzten, iaz baino 5m3 gehiago. Oraingoan, ikasleek iritsi ezin izan zuten eremu zail eta sakonagoetara iristea da helburua. 

Azaroak 22 eta 23: bigarren eskuko postuak

Azaroaren 22an eta 23an bigarren eskuko produktuen postuak jarriko dira Trianguloa plazan goizez eta arratsaldez. Jarduera honen helburua hondakinak murriztea eta produktuen berrerabilpena sustatzea da, herritarren artean kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko.

Azaroak 23: artisau papera eskuz egiteko tailerra

Azaroaren 23an, LabPaper Tolosa Elkarteak artisau papera eskuz egiteko tailerra eskainiko du Trianguloa plazan, 11:30etik 13:30era. Papera, kartoia eta oihalak berrerabiliz egingo dute papera. Tailerra herritar guztientzat irekia izango da eta ez da izen ematerik beharko, hau da, edozein unetan sartzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Datozen egunotan ere DBHko ikasleei zuzendutako saio bereziak egingo dituzte Paper Eskolan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuarekin elkarlanean.

Azaroak 24: Adunako Uralde HUAra bisita gidatua

Igandean Adunako Uralde Hondakin Uren Araztegira bisita gidatua egingo da, hondakin urak tratatzeko prozesuak ezagutzeko. Bisita honek Tolosaldeko saneamendu-sistemaren azken urratsak ezagutzeko aukera emango du. Irteera Santa Klaratik egingo da 10:00etan, eta itzulera 12:30ean izango da. Bisita doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidean edo 687 702 049 telefonoan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA