11m3 hondakin bildu dira Uraren Egunaren harira egindako erreka garbiketa lanetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/03/25 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Iazko datuekin alderatuta, 5m3 gehiago jaso dira. Plastikoak, latak, oihalak, autoen gurpil edo obrako materiala bildu dira, besteak beste.
  • Ibiur urtergira egindako irteeran 53 herritarrek hartu dute parte.

Joan den ostiralean, martxoak 22, Uraren Mundu Eguna ospatu zen eta, urtero moduan, garbiketa lanak burutu dira Oria ibaian, Tolosako Udalak eta Tolosako Ingurumen Zentroak antolatuta, herriko hiru ikastetxeekin elkarlanean. 

DBH 2. eta 3. mailako 290 ikasle aritu dira, martxoaren 18tik 20ra bitartean, hondakin bilketa lanetan, Laskorain ikastola eta Alegiara bidean dagoen bidegorriaren inguruan, Araba etorbidearen parean eta Andre Maria elizaren atzeko eremuan, hurrenez-hurren. 

11m3 hondakin inguru jaso dituzte errekatik, iaz baino 5m3 gehiago. Plastikoak, latak edota ohialak izan dira gehien bildutako materialak. Bolumen handiko hondakinen artean, berriz, autoen gurpil bat, aulki eta alfonbra bat edota obretako material ugari jaso dituzte. 

Garbiketa lanek, errekaren ekosistema zaintzeaz haratago, ikasleak kontzientziatzea dute helburu eta lanketa baliagarria izan da arazoa bertatik bertara ikusteko. Aurrera begira Oria ibaiaren garbiketa sakonagoa egiteko lan gehiago aurreikusten ditu udalak. 

53 lagun, Ibiurerra egindako irteeran    

Uraren Egunaren harira antolatutako beste ekintzen artean, Ibiur urtegi eta araztegira bisita gidatua egin zen atzo, igandea. Guztira 53 lagunek hartu dute parte irteeran, ura nondik datorren eta etxera iritsi bitarte zein prozesu jarraitzen duen ezagutzeko. 

Prozesua gertutik ezagutzearekin batera, beste hainbat azalpen ere jaso dituzte parte hartzaileek: uneoro presatik zenbat ur ateratzen den, zer den emari ekologikoa eta zertarako balio duen, urtegiak nola funtzionatzen duen edota uholdeak izateko arriskua dagoenean zein erabaki hartzen diren, besteak beste. 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA