Arduraz kontsumitzeak duen garrantziaz jabetzeko antzezlan bat eta tailer bat egin dute Tolosako bost urteko haurrek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/12/20 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan, “Gabonak eta kontsumoa” egitasmoaren barruan egin dituzte bi ekintzak Herrikide, Laskorain eta Samaniego ikastetxeetako 210 ikaslek.

  • Erosketak egiterakoan arduraz jokatzeko hiru truko ikasi dituzte: erosketa zerrenda bat egitea, norberak bere poltsa edo orga eramatea, eta tokiko saltokietan kontsumitzea.

 

Gabonetan ematen den gehiegizko kontsumoaren eta iraunkortasun faltaz jabetzeko eta arduraz jokatzeko, “Gabonak eta kontsumoa” egitasmoan parte hartu dute Tolosako Herrikide ikastetxeak, Laskorain ikastolak eta Samaniego eskolak. Eskolako Agenda 21 dinamikaren barruan egin dute lanketa; proiektuaren aurtengo gai nagusia “JanHariaren atzetik” da eta, beste hainbaten artean, janariaren xahuketa murriztea da helburuetako bat.

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eta Tolosako Udalak elkarlanean sustatutako dinamika honetan hiru ikastetxetako bost urteko 210 ikaslek parte hartu dute, eskualdeko beste hainbat herritako eta ikastetxeetako ikasleekin batera. Guztira, 11 ikastetxetako 390 neska-mutilek parte hartu dute egitasmoan.

Proiektuaren barruan, bi ekintza egin dituzte: antzeztutako saio bat eta berrerabilitako hondakinekin egindako tailer bat. Ekintzen helburu nagusia Lurra planetaren zaintza denon ardura dela eta denok dugula zer egina ulertzea izan da.

Arduraz jokatzeko hiru truko

Erosketak egiterakoan arduraz nola jokatu ikasteko hiru truko ere ikasi dituzte Herrikide, Laskorain eta Samaniego ikastetxeko ikasleek: Erosketak planifikatzea eta behar denaren zerrenda egitea janariaren xahuketa murrizteko; plastikozko poltsen erabilera eta kutsadura murrizteko norberak bere poltsa edo orga erabiltzea; eta gertuko dendetan erostea, bertako eta garaiko produktuak kontsumitu eta bertako ekonomia sustatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA