Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko tailerra Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/14 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

Gipuzkoa Argitu programaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosako Udalak elkarlanean, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du datorren astelehenerako, azaroak 20, 12:30etan KZ Gunean.

Tailer praktikoetan parte hartu nahi duten herritarrek, izena eman behar dute, azaroaren 16a baino lehen, honako bideen bitartez: edurne@izadi21.eus edota 628 532 303ra deituz (Edurne).

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Azkenik, aipatu, Tolosaldea Garatzen garapen agentziak Tolosaldeko Energia Plana martxan duela eta GFAk martxan jarri duen ekintza hau efizientzia energetikoaren aldeko lan ildoan kokatzen da ezinbestean, izan ere, herritarrek ahalik eta informazio gehien jasotzea du helburu, norberak bere etxean, eguneroko bizitzan, beharrezko neurriak har ditzan energia aurrezteko.

Fitxategiak: 
PDF icon @A4 argitu TOLOSA.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA