Auzokonposta edo autokonposta egiten duten herritarrei dagokien hondakin bilketa tasa aplikatzeko beharrezkoa izango da zinpeko aitorpena aurkeztea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/04 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Herritar horiek postaz jasoko dute aipatu dokumentua eta UDATEn edo udal webgunean ere egongo da eskuragarri, ‘Tramiteak` atalean.
  • Zinpeko aitorpena UDATEn edo elektronikoki aurkeztu behar da maiatzaren 15a baino lehen. Aurkezten ez bada, hondakin bilera tasa orokorra aplikatuko da.

 

2023ko Ordenantza Fiskaletan jasotakoari jarraiki, etxebizitzen hondakin bilketa eta ezabaketarako hiru tasa desberdin daude onartuak: orokorra, urteko 139,65€koa, auzokonpostarena, urteko 112, 15€koa eta autokonpostarena, urteko 97,75€koa.

Auzokonposta edo autokonposta egiten duten herritarrek, hondakin bilketa tasan deskontua jaso eta dagokien tasa ordaintzeko, auzokonposta edota autokonposta egiten dutela frogatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar dute, UDATEn edo elektronikoki, maiatzaren 15a baino lehen. Herritar horiek postaz jasoko dute dokumentu hori eta eskuragarri egongo da, baita ere, UDATEn edota udal webgunean, ‘Tramiteak’ atalean. Behin zinpeko aitorpena aurkeztuta, Udalari baimena ematen zaio emandako datuak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapenak egin ditzan.

Aitorpen hori aurkezten ez den kasuetan, tarifa orokorra aplikatuko da, hau da, urteko 139,65€koa. Zaborren tasa ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 1etik uztailaren 7ra izango da. Hori horrela, ordainketa helbideratuta duten herritarrei borondatezko epearen azken egunean kobratuko tasaren zenbatekoa kontu-korrontetik. Helbideratu gabekoen kasuan, aldiz, herritarrek posta arruntez jasoko dute ordaintzeko beharrezko dokumentua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA