Ekosistema eta faunen balioa ezagutarazteko Tolosako Landa Koadernoa argitaratu du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/07 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • 5 ekosistema nagusitan banatuta, hauetan aurkitu ditzakegun animaliak identifikatzen dira, azalpen eta ilustrazioen laguntzaz, 90 orritan zehar.
  • Guztira 500 ale argitaratu ditu Udalak, doanekoa da, eta eskuragarri dago Udaten eta Kultur Etxean.
  • Olatz Peon Ormazabal, alkatea: “Tolosak biodibertsitate oso aberatsa du. Landa eremuak eta hiriak bat egiten dute ekosistema baliotsuak sortuz. Milaka espezieren bizileku, gure ingurunearen oreka zaindu eta babestuz. Hori ezagutarazi nahi dugu balioan jarria izan dadin”.
  • Liburuxkaren edukia Alberto Luengo biologoak koordinatu du. Ilustrazioak Xabier Mendarterenak dira eta argazkiak, aurrekoekin batera, Iñaki Mezquitarenak ere.

“Tolosak biodibertsitate oso aberatsa du. Landa eremuak eta hiriak bat egiten dute ekosistema baliotsuak sortuz. Milaka espezieren bizileku, gure ingurunearen oreka zaindu eta babestuz. Hori ezagutarazi nahi dugu balioan jarria izan dadin”. Hala adierazi du Olatz Peon Ormazabal alkateak Tolosako I. landa koadernoaren aurkezpenean.

2017an Tolosan Oria ibaian aurkitu daitezkeen hegaztien gida sortu zuen Udalak, Zerkausian bertan erakusketa bat ere jarriz. “Lan honek harrera oso ona izan zuela ikusirik, 2018an lan ildo honetan sakondu eta Tolosako ekosistema nagusietan aurkitu daitezkeen espezieen gida prestatzeari ekin genion Ingurumen departamentuan, azaldu du alkateak.

“Tolosako I. Landa koadernoak, dituen 90 orritan zehar, gonbidapen bat egiten du Tolosako landa eremuko ibilbideetatik lasaitasunez eta adi ibiltzeko, bertan aurkitu dezakegun biodibertsitea behatu ahal izateko, naturari buruz ikasiz eta natura gozatuz aldi berean -azaldu du alkateak-. Jakin badakigu ekosistema ezberdinek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak anitzak direla, bizitzeko behar ditugun baliabide ia guztiak bertatik etorriz. Horregatik, lan honek udalerriak dituen ekosistema desberdinetara gerturatzeko aitzakia eskaintzen du. Metro gutxitan, gertu, aberastasun natural zabalaz gozatzeko”.

“Tolosak landa eremu zabala bezain aberatsa du; habitat ugari ditu, bakoitza bere berezitasunarekin” nabarmendu du Alberto Luengo biologokoak, eta aldi berean, koadernoaren koordinatzaileak. “Lan honetan, biodibertsitate aberastasun guzti hori 5 ekosistema nagusitan batu da: basoa, Atlantikoko landazabala, Ibaia, Mendia eta Parkea. 'Tolosa: Landa koadernoa'-n ekosistema hauetan aurkitu ditzakegun animaliak identifikatzen dira, azalpen eta ilustrazioen laguntzaz. Espezie esanguratsuenen datuak ematen dira eta Tolosan edo bere inguruan noiz eta non ikusi diren zehazten da”.

Ekosistema bakoitzean Tolosan azken hiru urte hauetan egindako behaketak agertzen dira. Guztira hirurogei animali osatzen dute lana, ornodunen eta ornogabeen artean. Luengok azaldu duenez Tolosako fauna aniztasuna ezagutzea eta balioan jartzea nahi dute.

Liburuxkaren edukia, esan bezala, Alberto Luengok koordinatu du. Ilustrazioak Xabier Mendarterenak dira eta argazkiak, aurrekoekin batera, Iñaki Mezquitarenak ere.

Guztira 500 ale argitaratu ditu Udalak, doanekoa da, eta eskuragarri dago Udaten eta Kultur Etxean.

Tolosako landa auzoetan oinezkoen ibilbide berriak diseinatzen ari da Udala auzotar eta herritarrekin bat

Tolosako Udala landa auzoetan oinezkoen ibilbide berriak diseinatzeko azterketan murgilduta dago. Jada azterketaren oinarria landu da: gaur egungo ibilbide homologatuen identifikazioa eta analisia, eta pasa den martxoko 'tolosatzen' bileran herritarren ekarpen eta proposamenak jaso ziren. Orain, otsailaren bigarren hamabostaldian, auzotarrekin burutuko dira parte-hartze saioak; landa-auzo bakoitzeko saio bat.

Behin auzotarren ekarpenak jaso ostean, bigarren bilera ireki bat burutuko da menti talde eta alorreko eragileekin. Martxoan ibilbide ezberdinen proposamenak prest egongo dira.

Ingurumen Sailak auzoko gutxienez 2 ibilbide abian jartzeko konpromisoa hartu du. Martxan jartzeak ibilbidea prestatu, atondu, seinaleztatu, behar ezberdinak estali eta mantenu lanak burutzea dakar.

Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du “landa eremua hiri-guneari gerturatzeko ekimenak sustatzen dihardutela legealdi honetan, tartean bide sare egokia osatuz, eta aldi berean landa eremua erosoa eta bizia izan dadin bertako bizi kalitatea hobetuko duten ekintzak gauzatuz. Horri erantzun zuzena ari gara ematen ekimen honekin ere”.

Gaur egun Tolosako udalerrian 3 ibilbide motz (PR) homologatu daude, Aldaban, Urkizun eta Bedaion. Bide hauek hainbat eragozpen azaltzen dituzte: kasu batzuetan, beren trazatua bide pribatuetatik igarotzen da edo landaretzak itxita daude edo eta utzitako herri bide zaharretatik igarotzen dira. Gure landa auzoek izugarrizko aberastasuna dute natura zein kultur ondarean. Gutxi ezagutzen diren gailur garaietatik (Balerdi, Artubi, Ernio Zabal, Intxurre) ondare garrantzitsua azaldu dezaketen baso bideetaraino; Douglas izeia (EH-ko zuhaitzik garaiena), Urkizuko elurzuloa, Aldabako burdin aroko kastroa, beste askoren artean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA