Gabonetan jasangarritasuna sustatzeko lanketa egin du Tolosako ikastetxeetan Tolosako Ingurumen Zentroak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/21 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Gabonak eta Kontsumoa ekimena eta Apaingarri Jasangarrien ekimena egin dira Tolosako hainbat ikastetxeetan, jasangarritasuna lantzeko.

 

Tolosako hainbat ikastetxeetan landu du jasangarritasuna Tolosako Ingurumen Zentroak Gabonetako oporren aurretik. Helburua da Gabonetan, ezagutza eta sentsibilizazioaren bidez, ikasleengan kontsumo ohituren inguruko hausnarketa sustatzea, ekonomia zirkularraren oinarriak ezagutaraziz.

Hori horrela, Tolosako ikastetxeetan bi ekimen gauzatu ditu Tolosako Ingurumen Zentroak. Alde batetik, Gabonak eta Kontsumoa ekimenaren bidez, 5 urteko ikasleekin gure ekintzek planetan, ingurumenean eta gure osasunean duten eragina landu da. Tolosako 3 ikastetxeek hartu dute parte, Herrikide, Laskorain eta Samaniegok. Guztira 15 irakaslek eta 225 ikasle inguruk egin dute tailer ludiko-praktikoa, eta amaieran eskulan baten bidez apaingarri bat egin dute askotan zakarrontzietan bukatzen duten elementuak erabilita, horrela, gauza berriak sortu daitezkeela konturatu dira. Kontzientziazioa eskolatik haratago joan dadin, lanketak familia-ingurunearen inplikazioa ere bilatu du.

Tolosako Ingurumen Zentrotik adierazi dute bizitzen ari garen egoerak “agerian” utzi duela gure gizartean etorkizunean izango dugun “erronka handienetako bat gure natura-ondarea babestea eta hobetzea” izango dela. Horregatik aztertu dituzte naturak ematen dizkigun onurak 5 urteko ikasleekin: “naturak gauza asko ematen dizkigu gizakiari eta horren trukean, gure ardura, bera ondo zaintzea eta errespetuz tratatzea da.”

Bestetik, Apaingarri Jasangarrien ekimenaren bidez, herriko ikastetxe guztiei eskola apaintzeko berrerabilitako materialez egindako apaingarriak erabiltzeko proposamena egin zaie. Herritar guztiei zabaldu nahi zaie keinu jasangarriak egiteko proposamena: apaingarriekin, opariekin eta otorduekin ere aukera jasangarriagoak hautatzeko deia egiten zaie.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA