Hegaztiak erregistratzea eta prebentzio neurriak hartzea eskatu du Udalak hegazti gripearen zabalkundea ekiditeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/02/11 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Hegazti gripea, IAAP birusa, Europako hegoaldeko eta mendebaldeko eremuetara zabaltzen ari da hegazti basatien migrazioaren ondorioz, eta azken asteetan Landetan jakinarazi dira birus honen fokuak basoko zein etxeko hegaztietan.

  • Gaitzaren zabalkundea ekidin eta bere kontrola errazteko, Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erregistratu gabeko autokontsumorako hegazti, oilo, antzar etab. ustiapenen erroldan erregistratzeko eskatzen diete herritarrei, eta prebentzio neurri jakin batzuk hartzeko.

 

Hegazti gripearen (IAAP) zabalkundearen ondorioz, eta Landetan jakinarazi diren birusaren fokuak ikusita, Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei eskatzen diete autokontsumorako hegaztiak erregistratzea Tolosan dagoen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, Nafarroa etorbidea 6-2A, eta baita hegazti domestiko zein basatiekin hartu beharreko neurriak eta protokoloa jarraitzea.

 

Hegaztien erregistroa

Biosergutasun-neurri egokiak gauzatu ahal izateko beharrezkoa da autokontsumorako hegaztiak dituztenek (oiloak, antzarrak, indioilarrak, ahateak...) Abeltzainza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) erregistratzea Tolosako Nekazaritza Bulegoaren bidez, autokontsumorako hegaztien ustiategien kasuan asko ez baitaude erregistratuta. Horretarako, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurrez hitzordua eskatu behar da ondorengo telefonoetan: 943 415 127, 943 415 121, 943 415 126, 943 415 122 edo email bidez mezu bat idatzita iurreaga@gipuzkoa.eus edo mcarlosdebergara@gipuzkoa.eus helbidera.

 

Hegazti ustiategi guztietan jarraitu beharreko protokoloa

Hegazti gripearen zabalkundea ekiditeko hegazti ustiategi guztietan (autokontsumokoak barne) jarraitu beharreko protokolo bat ezarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Alde batetik, debekatuta dago Anseriforme eta Txaradriforme ordenetako hegaztiak erabiltzea ehiza-jardueretan dauden basa hegaztiak erakartzeko.

Debekatuta dago, baita ere, hegaztiak aire zabalean haztea. Hegaztiak aire zabalean edukitzeko, txori-oihalak edo basa-hegaztiak sartzea eragozten duen beste edozein gailu jarri beharko da. Hegaztien janleku eta askak instalazioaren barruan edo hegazti basatiak iristea eragotziko duen aterpe batean egon behar dira, hegaztiek hegaztientzako jakiekin edo urarekin kontakturik izan ez dezaten.

Bestalde, hegazti basatiak sar daitezkeen ur-biltegietako ura ekoizpeneko hegaztiei ematea ere debekatuta dago, ur hori tratatuta dagoenean izan ezik, hegaztien influenza birusak desaktibatzen direla bermatzeko.

Azkenik, debekatuta geratzen da baita ere eskortako hegaztiak edo bestelako hegazti gatibuak egotea abeltzaintzako sariketetan, erakusketetan eta kultur ospakizunetan, baita hegaztien edo aire zabaleko bestelako hegazti gatibuen kontzentrazioa ere.

Gaixotasunari buruzko eta haren bilakaeraren inguruko informazioa erabilgarri dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orrian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA