Hondakin organiko sortzaile handiei zuzendutako “Harro egoteko arrazoi bat” kanpaina berria bihartik aurrera martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/04 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosaldeako Mankomunitateak hondakin organikoen bilketa bereiziaren aldeko apustuan, aurrera pauso bat emate asmoz kanpaina berria abiaraziko du bihar Tolosan eta Villabonan.

  • Kanpaina berria Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei eta elkarte gastronomikoei zuzenduta dago.

 

Tolosaldeko mankomunitateak, Hondakin organikoen bilketa bereiziaren apustuan, aurrera pauso bat emateko kanpaina berria abiaraziko du bihar Tolosan eta Villabonan.

Gaur prentsaurrekoan aurkeztu dute kanpaina berria. Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakariak, Olatz Peonek, azpimarratu du: “ingurumen kontzientzia sustatzeko helburuarekin Tolosaldeko Mankomunitateak eta tolosaldeko udalerriak urteak daramatzagu herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina ezberdinak egiten eta informazio eta sentsibilizazio kanpainez gain, bilketa datuak hobetzeko herritarrei erraztasunak ematea, eskainitako zerbitzua etengabe hobetzea eta herritarren beharretara egokitzea lehentasunezkoa da”.

 

Helburu bikoitza duen kanpaina

Maiatzaren 5 ean martxan jarriko den kanpaina Villabona eta Tolosako merkataritzari, ostalaritzari, ikastetxeei, zahar egoitzei, elkarte gastronomikoei eta azken finean hondakin organikoa kopuru handien sortzaile diren establezimenduei zuzenduta dago.

Kanpainak helburu bikoitza du: informaziao ematea batetik, eta erraztasunak eta laguntza ematea, bestetik. Horretarako, hondakin organikoa establezimenduen atarian biltzeko zerbitzu berezia eskainiko da. Ahalik eta establezimendu gehien batu daitezen zerbitzu berrira, hezitzaileek bisitak egingo dituzte establezimenduetara eta sistema berriari buruzko informazioa herritarren eskura jarriko da mankomunitateko web orrian: https://tolosaldekomankomunitatea.eus/es/. Erabiltzaileek bertan argitu ahal izango dituzte zalantzak; eskaera egiteko eta informazio gehiago jasotzeko atala ere dago webgunean.

Beste udalerri batzuetan egiten den moduan, sistema honek, erosotasuna eskainiko dio erabiltzaileari, Mankomunitateak doanik banatuko baitizkio bere beharren araberako kubo tamaina eta poltsa konpostagarriak eta hondakinen poltsa, asteko 3 egunetan goizeko 9:30etan jasoko baitzaio establezimenduko atarian. Bisitatuko diren establezimenduetan triptiko bat banatuko da, non herri bakoitzerako bilketa egunak adierazteaz gain, organikora bota daitekeenaren informazioa eta hondakinak horrela biltzeak suposatzen dituen onurak aipatuko diren.

Organikoa behar bezala banatu eta biltzearekin gainera, birziklatzen ez den hondakin kopurua gutxituko dugu, horrek gure ingurumenean eta baita ekonomian ere suposatzen duen abantailarekin. Egun batez fruta azalak, kafe -hondarrak edo lore xorta zimelak izan zirenak, konpost moduan bueltatuko dizkiogu lurrari produktuak ekoizteko behar dituen ongarri gisa. Ekonomia zirkularraren aldeko keinu errazenetako bat.

Fitxategiak: 
PDF icon eskuorria | tríptico

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA