Informazio bilera irekia egingo du URAk Tolosan Zubi Berriaren proiektua herritarrei aurkeztu eta obren inguruko zehaztapenak emateko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/03/13 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • URA-Uraren Euskal Agentziak-, martxoaren 16an, arratsaldeko 18:30ean tolosarrei zuzendutako bilera irekia egingo du Udaletxeko Batzar Aretoan herritarrei Tolosa uholdeetatik babesteko aurreikusitako jarduketa proiektua aurkezteko.
  • Zubi Berria ordezkatzeko proiektua azaltzeaz gain, obraren justifikazioa eta onurak, eta neurrien eta lanen nondik norako zehatzak azalduko dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak- otsailean jendaurrean jarri zuen Tolosako erdigunea eta bereziki Alde Zaharra uholdeetatik babesteko garatutako jarduketa-proiektua.  Proiektu hau URAk 2015. urtetik indarrean duen Ekintza Planean jasota dago.

Oria ibaiak Tolosa osoa zeharkatzen du eta ondorioz, uholde arriskuko eremuan kokatuta daude herriko hainbat eta hainbat gune. Hortaz, uholdeak eta ur goraldiak gertatzeko arriskua handiagoa da Tolosan. Ibaiaren ur emariak, gainera, gaur egungo ibilguaren edukiera gainditzen du, eta kasu batzuetan, zubiek oztopatzen dute ur-emaria zabalera handiko oinarri edo zutabeak izateagatik.

Hori dela eta, Tolosa uholdeetatik babesteko hainbat eskuhartze aurreikusi eta lehenetsi ditu URAk indarrean duen Ekintza Planari jarraituta. Horietako bat eta garrantzitsuena da Zubi Berria ordezkatzeko proiektua.

“Tolosa udalerria Oria ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua” jendaurrean jartzearekin batera, proiektuari alegazioak egiteko epea zabaldu zen otsailean, martxoaren 7 arte, hori dela eta egin zuten agerraldi bateratua URAk eta Tolosako Udalak.

Proiektuaren dokumentazioa URAren webgunean dago eskuragarri. Edonola ere, proiektuaren garrantzia eta herritarren egunerokoan hirigintza-lanek izango duten eragina dela eta, informazio bilera irekia egingo du URAk Tolosan, martxoaren 16an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko Batzar aretoan.

Proiektua ezagutzeko interesa duen tolosar orok izango du bileran parte hartzeko aukera. Besteak beste, bileran azalduko dira proiektuaren nondik norako guztiak:

  • Landutako hirigintza proiektua eta aurreikusitako lanak:
    • Zubi Berria ordezkatzeko lanak.
    • Baranda berriak.
    • Uholdeen aurkako horma mugikorrak Zerkausian.
  • Proiektuaren justifikazio eta onurak.
  • Proiektua zein fasetan dagoen momentu honetan.
  • Aurreikusitako obren hasiera data.
  • Lanen iraupena eta faseak.
  • Obrak iraun bitartean oinezko eta trafiko fluxuak bideratzeko hartuko diren neurriak.
  • Aurreikusitako jarduketen aurrekontua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA