Oria ibaiaren garbiketa eta erakusketa, Uraren Nazioarteko Egunaren bueltan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/15 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Bi garbiketa txanda antolatu dira: martxoak 17, larunbatean, TAK, Zumardi, Arrantzaleak eta herritar boluntarioak; eta martxoak 20, 21, 22an, ikastaldeak.
  • Kantauriko Ur Konfederazioarekin elkarlanean, “Lehorteetarako Plan Berezi eta emari ekologikoen ituntzeak” erakusketa ezarri da Usabal kiroldegian.

  • Aipatutako bi ekintzek balio bikoitza dutela nabarmendu du zinegotziak: “ibaia garbi geratzea eta ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematea. Kontzientziazioan dago gakoa, bai ibaiaren erabilerari dagokionean eta baita eraginkortasunean ere. Azken finean, tolosar guztien ardura da gurea den Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea”.

 

Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak Tolosako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan, Oria Ibaiaren garbiketa gauzatuko du, ikastetxe eta elkarte desberdinekin elkarlanean. Horrez gain, “Lehorteetarako Plan Berezi eta emari ekologikoen ituntzeen” inguruko erakusketa bat ere ezarri da Usabal kiroldegiaren sarreran.

Ekimena aurkeztu dute Patxi Amantegi, Tolosako alkateorde eta Ingurumen zinegotziak, Luis Gil Garcia, Kantauriko Ur Konfederazioko zuzendari teknikoak eta Felix Cantero Palacios Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburuak.

Aipatutako bi ekintzek balio bikoitza dutela nabarmendu du zinegotziak: “ibaia garbi geratzea eta ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematea. Kontzientziazioan dago gakoa, bai ibaiaren erabilerari dagokionean eta baita eraginkortasunean ere”.

Tolosako udala, Oria ibaiak eskaintzen dituen aukera ezberdinen azterketa ari da burutzen: “turistikoki, ondare natural gisa, ekonomikoki... zein onura ekar diezaiokeen herriari jakingo dugu, betiere ibaia eta bertako flora eta fauna eta ezaugarriak errespetatuz” adierazi du Amantegik.

2016an, Ur Agentziarekin hitzarmena sinatu zuen udalak: “udalak hondakin solidoak ateratzen ditu ibaitik; Ur agentziak, mantenua gauzatzen du (ibai bazterren desbrozaketa eta landare inbaditzaileak kentzea). Hala ere, Ibaiaren egoera hobera egin duenez, gero eta erabiltzaile gehiago ditu eta denok inplikatu behar gara berau garbi mantentzen” gaineratu du alkateordeak.

Oria ibaia ardatz nagusi da herrian eta tolosar guztientzako duen garrantzia kontutan izanda, udalak herritar orori luzatu nahi dio garbiketan parte hartzeko gonbitea: martxoaren 17an. Goizeko 11:00etan Zerkausian geratuko gara eta bi orduz Oria ibaiaren garbiketan arituko gara talde desberdinetan.

Garbiketarako poltsak eta eskularruak banatuko dira eta, horrez gain, ibaian zehar eta puntu desberdinetan hondakinak biltzeko kontenedoreak jarriko dira.

Patxi Amantegik azpimarratu du ikastetxeetatik, baita Kantauriko Ur Konfederazioarengandik, Usabal kiroldegiko lantaldearengandik eta bestelako taldeengandik jasotako inplikazioa eta egindako esfortzua: “Honen bitartez, tolosarrei animatu nahi diegu larunbateko garbiketan parte hartzera. Azken finean, tolosar guztien ardura da gurea den Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea”.

Bi garbiketa talde desberdinak egongo dira:

 

Martxoak 17, larunbata: TAK, Zumardi, Arrantzaleak, herritar boluntarioak

 

Eguna

Ordutegia

Taldeak

Garbitzeko eremua

Topagunea

Larunbata 18

11:00-13:00

TAK

Zumardi

Arrantzaleak

Herritar boluntarioak

Zerkausiko ontziralekutik Berazubiko zubiraino

11:00etan Zerkausiko ontziralekuan

 

Martxoak 20, 21, 22 : ikastaldeak

Tolosako ikastetxe guztietan Uraren egunaren inguruan ekintza desberdinak antolatuko dituzte. Lanbide Heziketa Institutuko ikasleek adibidez Uzturre inguruan dauden iturburuak ezagutzeko egingo duten ibilalditxoa garbiketak egiteko aprobetxatuko dute. Ikastetxeak garbituko dituzten eremuak ondorengoak dira:

 

Eguna

Ordutegia

Eskola

Taldea/kopurua

Garbitzeko eremua

Topagunea

Astelehena 20

10:00-13:00

HERRIKIDE

 

DBH3 /81 ikasle

Denak batera goiz osoan

Euskaldun Berrien zubitik Usabal aldera

10:00 SAM zubian

Asteartea 21

09:30-11:00

ORIXE

 

DBH3 -2 talde (50 ikasle).

Sta Maria elizaren inguruak

9:30 Armeria Plaza (Jurasiko parkea)

Asteazkena 22

09:00-12:00

LASKORAIN

 

DBH2 /106 ikasle

3 txandak

Oria eta Araxes elkartzen diren inguruak

9:00/10:00/11:00 Iurramendi pasealekuan. (Araxes Oriarekin elkartzen den puntuan)

 

Kantauriko Ur Konfederazioarekin elkarlanean, “Lehorteetarako Plan Berezi eta emari ekologikoen ituntzeen” erakusketa

Gaur egun, informazio zabaltze fasean dauden Lehorteetarako Plan Berezi (LPB) eta emari ekologikoen ituntzeen inguruko erakusketa bikoitza ezarri da Tolosako Usabal Kiroldegian. Erakusketa 6 totem triangularrek osatzen dute: 3 euskaraz eta 3 gazteleraz. Apirilaren 2a bitarte egongo da ikusgai.

Erakusketan, alde batetik, Lehorteetarako Plan Bereziak (LPB) eguneratuak aurkezten dira. Plan berezi hauek lehorte garaian kudeaketa egokia egiteko aurreikuspen-politikak finkatzen dituzten plan nazionalak dira; egoera hauek ingurumen, ekonomia eta gizartean izan ditzaketen eraginak saihesteko.

Bestetik, ibai batean egoera naturalean biziko liratekeen bizidunak garatzeko beharrezkoa den gutxieneko ur-kantitatearen inguruko zehaztasunak jasotzen dituzten planak dira. Gutxieneko emari horri emari ekologiko deritzo.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA