-
Martxoak 20, 21, 22an, Orixe, Herrikide eta Laskoraineko ikastaldeak arituko dira udal langileekin elkarlanean. Pasaden larunbatean burutu zen garbiketa irekia, TAK, Zumardi, Arrantzaleak eta herritar boluntarioekin.
-
Kantauriko Ur Konfederazioarekin elkarlanean, “Lehorteetarako Plan Berezi eta emari ekologikoen ituntzeak” erakusketa ezarri da Usabal kiroldegian apirilaren 2a arte.
-
Aipatutako bi ekintzek balio bikoitza dutela nabarmendu du zinegotziak: “ibaia garbi geratzea eta ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematea. Kontzientziazioan dago gakoa, bai ibaiaren erabilerari dagokionean eta baita eraginkortasunean ere. Azken finean, tolosar guztien ardura da gurea den Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea”.
Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, Udala, Tolosako Ingurumen Zentroarekin lankidetzan, Oria Ibaiaren garbiketa gauzatzen ari da, ikastetxe eta elkarte desberdinekin elkarlanean. Pasaden larunbatean, martxoak 17, burutu zen garbiketa irekia, TAK, Zumardi, Arrantzaleak eta herritar boluntarioekin. Argazkiak ikusgai.
Aste honetan, martxoak 20, 21, 22an, Orixe, Herrikide eta Laskoraineko ikastaldeak arituko dira udal langileekin elkarlanean. Tolosako ikastetxe guztietan Uraren egunaren inguruan ekintza desberdinak antolatuko dituzte. Lanbide Heziketa Institutuko ikasleek, adibidez, Uzturre inguruan dauden iturburuak ezagutzeko egingo duten ibilalditxoa garbiketak egiteko aprobetxatuko dute. Ikastetxeak garbituko dituzten eremuak ondorengoak dira:
Eguna
Ordutegia
|
Eskola
|
Taldea/kopurua
|
Garbitzeko eremua
Topagunea
|
Astelehena 20
10:00-13:00
|
HERRIKIDE
|
DBH3 /81 ikasle
Denak batera goiz osoan
|
Euskaldun Berrien zubitik Usabal aldera
10:00 SAM zubian
|
Asteartea 21
09:30-11:00
|
ORIXE
|
DBH3 -2 talde (50 ikasle).
|
Sta Maria elizaren inguruak
9:30 Armeria Plaza (Jurasiko parkea)
|
Asteazkena 22
09:00-12:00
|
LASKORAIN
|
DBH2 /106 ikasle
3 txandak
|
Oria eta Araxes elkartzen diren inguruak
9:00/10:00/11:00 Iurramendi pasealekuan. (Araxes Oriarekin elkartzen den puntuan)
|
Horrez gain, “Lehorteetarako Plan Berezi eta emari ekologikoen ituntzeen” inguruko erakusketa bat ere ezarri da Usabal kiroldegiaren sarreran.
Aipatutako bi ekintzek balio bikoitza dutela nabarmendu zuen Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak aurkezpenean: “ibaia garbi geratzea eta ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematea. Kontzientziazioan dago gakoa, bai ibaiaren erabilerari dagokionean eta baita eraginkortasunean ere”.
Tolosako udala, Oria ibaiak eskaintzen dituen aukera ezberdinen azterketa ari da burutzen: “turistikoki, ondare natural gisa, ekonomikoki... zein onura ekar diezaiokeen herriari jakingo dugu, betiere ibaia eta bertako flora eta fauna eta ezaugarriak errespetatuz” adierazi du Amantegik.
2016an, Ur Agentziarekin hitzarmena sinatu zuen udalak: “udalak hondakin solidoak ateratzen ditu ibaitik; Ur agentziak, mantenua gauzatzen du (ibai bazterren desbrozaketa eta landare inbaditzaileak kentzea). Hala ere, Ibaiaren egoera hobera egin duenez, gero eta erabiltzaile gehiago ditu eta denok inplikatu behar gara berau garbi mantentzen” gaineratu du alkateordeak.
Patxi Amantegik azpimarratu du ikastetxeetatik, baita Kantauriko Ur Konfederazioarengandik, Usabal kiroldegiko lantaldearengandik eta bestelako taldeengandik jasotako inplikazioa eta egindako esfortzua: “Honen bitartez, tolosarrei animatu nahi diegu larunbateko garbiketan parte hartzera. Azken finean, tolosar guztien ardura da gurea den Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea”.
Kantauriko Ur Konfederazioarekin elkarlanean, “Lehorteetarako Plan Berezi eta emari ekologikoen ituntzeen” erakusketa
Gaur egun, informazio zabaltze fasean dauden Lehorteetarako Plan Berezi (LPB) eta emari ekologikoen ituntzeen inguruko erakusketa bikoitza ezarri da Tolosako Usabal Kiroldegian. Erakusketa 6 totem triangularrek osatzen dute: 3 euskaraz eta 3 gazteleraz. Apirilaren 2a bitarte egongo da ikusgai.
Erakusketan, alde batetik, Lehorteetarako Plan Bereziak (LPB) eguneratuak aurkezten dira. Plan berezi hauek lehorte garaian kudeaketa egokia egiteko aurreikuspen-politikak finkatzen dituzten plan nazionalak dira; egoera hauek ingurumen, ekonomia eta gizartean izan ditzaketen eraginak saihesteko.
Bestetik, ibai batean egoera naturalean biziko liratekeen bizidunak garatzeko beharrezkoa den gutxieneko ur-kantitatearen inguruko zehaztasunak jasotzen dituzten planak dira. Gutxieneko emari horri emari ekologiko deritzo.
Argazki guztiak HEMEN