Oria ibaiaren interpretazio panelak ezarri dira herriko zubietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/17 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Eskola Agenda 21eko 2016-17 ikasturtean gaztetxoek egindako 'Ibaiaren landaredia, animaliak eta ibaiaren nortasunari buruzko informazioarekin panelak jarri' eskaerari erantzun dio Udalak.
  • Arrameleko zubian, Napazubian, zubiberrian, Euskaldun Berrien zubian eta Iurren jarri dira panelok.

Udal Ingurumen Departamentuak, Tolosako Ingurumen Zentroarekin elkarlanean, “Oria ibaia Tolosan” interpretatzen laguntzeko informazioarekin 6 panel jarri ditu bost zubitan. EA21eko 2016-17 ikasturtean URA izan zuten gaztetxoet gaitzat eta Tolosako ikasleek egindako proposamenen artean hau zegoen: 'Ibaiaren landaredia, animaliak eta ibaiaren nortasunari buruzko informazioarekin panelak jarri'. Bertan hartutako konpromisoari erantzuna eman dio orain Udalak.

Arrameleko zubian, Napazubian, zubiberrian, Euskaldun Berrien zubian eta Iurren jarri dira panelak. Arramelekoan uholdeei buruz jarduten da; Naparzubian, presa neumatikoari eta estropadei buruz; Zubiberrikoak, berriz, ur kalitatea eta papergintzak ibaian izan duen eragina ditu hizpide; Euskaldun Berrien Zubian paleolitikoari buruz, San Estebango eliza eta Norvegiarrak Tolosan izandako egonaldiaz dihardu; eta azkenik, Iurren, bi panel ezarri dira: batek ibaiko faunari buruz jarduten du, eta besteak landare inbaditzaileeak ditu jomuga.

Paper fabrika itxiera ondoren, Oria ibaiaren inguruan ekimen desberdinak joan dira ezartzen Tolosan, beti ere ibaia, uraren kalitatea, biodibertsitatea eta jendearen erabilpena hobetzearen erronka berriari eutsiz. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu du uraren kalitatea “asko” hobetu dela: “eragin zuzena izan du 2009. urtean ur zikinak Adunako araztegira eraman ahal izateko kolektorearen egindako azpiegiturak”. Geroz eta ekimen gehiago garatzen dira ibaian: urte batzuetan galduta egon ziren estropadak berreskuratu egin dira, gazteen artean arrakasta handiarekin berpiztuz, esaterako. “Ibaia bertan dago eguneroko bizitzan, baina zenbateraino ezagutzen dugu ibaiaren eraldaketa, historia, bitxikeriak eta bertan ikusten diren izakien izenak? Hori ezagutarazi nahi dugu panel berri hauekin. Ibaiari ez eman bizkarra eta aurrez aurre jarri eta begiratu, deskubritu, zaindu... -gaineratu du Amantegik- Denok irabazle ateratzen gara”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA