Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Sentimendua eta ardura uztartu ditu Udalak 'Zaindu Tolosa' garbiketa kanpaina berrian
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2018/09/28 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Udalak identifikatuak dituen hiru arazo nagusiei helduko die 'Zaindu Tolosa'-k: animalien gorozkiak, edukiontzietatik kanpo dauden poltsak eta goxokiak izango ditu pilare.
Patxi Amantegi, Ingurumena, Obrak, Zerbitzuak eta Auzoen zinegotzia: “Tolosa garbia ez da gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Tolosar bakoitzak herria garbi mantentzen kolaboratzen badu egunerokotasunean, garbitasunaren iraultza lortuko dugu Tolosan, ditugun baliabideen erabilera optimizatuz gainera”.
“Zaindu dezagun, beraz, maite dugun hori. Zaindu Tolosa”. Horrela aurkeztu du Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak Tolosako Udalak sustatutako Garbiketa Kanpaina Orokor berria: 'Zaindu Tolosa'. Kokaleku izan du txakurrak paseatzeko Tolosako lehen gune hesitua, kanpaina honen baitan estreinatu berria.
Amantegik zuzentzen duen Ingurumena, Obrak, Zerbitzuak eta Auzoak departamentuak kontzientziatu nahi du herritarren kolaborazioa ezinbestekoa dela herria garbi mantentzeko: “Tolosa garbia ez da gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Tolosar bakoitzak herria garbi mantentzen kolaboratzen badu egunerokotasunean, garbitasunaren iraultza lortuko dugu Tolosan, ditugun baliabideen erabilera optimizatuz gainera” nabarmendu du zinegotziak.
Hainbat kanpaina egin dira 2016 hasieran hondakin bilketa sistema aldatu eta kartelak ezartzeko panelak jarri zirenetik: 2016an 'Garbiago' birziklapen kanpaina; 2017an 'Esku ona al duzu?'; eta orain, herrian garbiketa alorrean Udalak identifikatuak dituen hiru arazo nagusiei helduko dien 'Zaindu Tolosa': animalien gorozkiak, edukiontzietatik kanpo dauden poltsak eta goxokiak izango ditu pilare. Ingurumen zinegotziaren iritziz sentimendua eta ardura uztartzen dituen mezu “baikorra” da kanpaina berriarena.
7,5 milioi kilo hondakin jasotzen da urtean Tolosan. Hori izan zen 2017ko datua, eta 2018an ere antzera doa. Biztanleko ia 400 kg urteko. “Horietatik %70a birziklatzen dugu -dio Amantegik-. Datu onak dira Tolosarenak, baina biziklapen mailan gora egiten jarraitzeko, guretzako hiru dira oinarrizko aldagaiak: baliabide egokiak jartzea herritarren eskura, hezkuntza, eta batez ere, kontzientziazioa”.
Bide horretan, 'Zaindu Tolosa'-peko hiru alorretan hainbat neurri eta sentsibilizatzeko ekimen barneratu dira:
'Izan lotsa, sartu ondo poltsa. Haz el pueblo más acogedor, usa bien el contenedor'
“Edukiontzi guneak garbi mantendu nahi ditugu. Arrazoi bat edo besteagatik gune batzuetan poltsa ugarik kanpoan bukatzen dute, eta hori ekidin behar dugu. Guztira 70 edukiontzi gune ditugu Tolosan eta guztiak garbi mantentzea da jomuga” nabarmendu du Patxi Amantegik. Horren aurrean, garbiketa logistikan poltsak biltzen joateko zerbitzua indartuko da. Bolumen handiko orduetan garbitzaile bat puntu garrantzitsuenetan ibiliko da eremuak txukun mantentzen.
Sentsibilizazio alorrean, berriz, bi etxola jarriko dira Trianguloan urriaren 4 tik 7ra. Hiru atal izango dituzte: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Herritarrek parte hartzeko modukoak izango dira, bi helbururekin: batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie; bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie. Hori hainbat ekintzen bidez burutuko da. Horrez gain animazioa ere egongo da: batukada eta bizikleta publizitarioa. Astez 9:30etatik 14:00etara eta 16:00tik 19:30etara egongo da zabalik, eta asteburuan, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etatik 19:30etara. Herriko ikastetxeen bisita gidatuak ere antolatu dira Trianguloan kokatuko den gune honetara.
Alor komunikatiboan, 'Zaindu Tolosa' pegatina ezarri da edukiontzi eta paperontzi guztietan. Horrez gain, arazo gehien dagoen edukiontzi guneetan egurrezko panelak jarri dira lelo honen baitan, 'Izan lotsa, sartu ondo poltsa'-'Haz el pueblo mas acogedor, usa bien el contenedor', egindako kartelekin. Jarriko dira ere panel mugikorrak kalean zehar agertzen diren poltsen tokietan. Honekin batera spot bat sortu da eta bestelako material grafikoa, Udaleko komunikazio kanal guztien bitartez zabalduko dena.
Amantegik gaineratu du guneak garbi mantentzeaz gainera, “egoki sailkatzen” jarraitu behar dela: “oso garrantzitsua da edukiontzi bakoitzera dagokion materia botatzea kalitatea manten dezan eta birziklagarria izan dadin. Gogorarazi organikoaren edukiontzira ezin dugula plastikorik bota eta beraz, erabili behar diren poltsak konpostagarriak behar dutela izan. Tolosako Udalak 60.000€ inbertitzen ditu urtero poltsa konpostagarriak erosten. Doanekoak dira. 24 orduz Zezen Plazan eta Kultur Etxean ezarrita dauden makinetan eskura daitezke. Gainera, gaur egun, errefuxarekin batera material birziklagarri asko galtzen da. Horri buelta eman behar diogu”.
'Mugitu gerria, zurea da ardura. ¿No quieres esto verdad? ¡Es tu responsabilidad!'
“Geroz eta txakur gehiago dago Tolosan, eta behar bezala kudeatu behar dute jabeek hori. Dagokion bezala paseatu, dagokion guneetan, eta gorozkiak jaso. Jabeen ardura da hori. Hori optimizatu nahi dugu eta ekidin kaleetan gorozkiak agertzea -adierazi du zinegotziak-. Baloratzen da kaleko gorozki bat jasotzea 8,58 euro inguru kostatzen dela, pertsonal gastuak, garbiketa, desinfekzioa... sartuta. Beraz, guztion kolaborazioarekin errekurtso hauek aurreztu eta beste gai batzuetara bidera genitzake”.
Helburu horrekin, 'Mugitu gerria, zurea da ardura'. '¿No quieres esto verdad? ¡Es tu responsabilidad!' lelopean jaurti da kanpainaren adar hau.
Txakurrentzako gune hesitua zabaldu da Larramendin: 5000 metro karratu ditu. Amantegik gaineratu du asmoa dutela gutxira beste bi zabaltzea. Horrekin bat, Udalak 30 toilekan inguru ditu herrian barrena, txakur kakak jasotzeko poltsekin. Zabor poltsen dispentsadoreak berrikusi eta poltsak efizientziaz hartzeko sistema ezartzeko azterketa egingo dela esan du Ingurumen, Obrak, Zerbitzuak eta Auzoen zinegotziak. Eta Udaltzainek zainduko dute ere txakurrak lotuta joatea, eta jabeek behar bezala jardutea.
Komunikazio alorrean, Zaindu Tolosa pegatina ezarri da toilekan guztietan eta paseatzeko gunean egurrezko panela lelo honen baitan egindako kartelarekin. Panel mugikorrak jarriko dira ere kalean zehar agertzen diren txakur gorozkien tokietan, eta txakurrak paseatzeko debeku kartela herriko berde guneetan. Horrez gain, herriko antzerki tailerreko kideekin elkarlanean burututako bideoa zabalduko da, beste hainbat elementu grafikorekin batera, Udaleko komunikazio kanaletan.
'Goxokia ahoan, estalkia barruan!. ¡El caramelo a la boca y tiro lo que me toca!'
Parkeetan eta haur guneetan ohikoa da goxokiak eta besteelakoen ontziak eta estalkiak agertzea. “Hori egoki bota, sailkatu eta gunea zaintzearen garrantzia nahi diegu helarazi gaztetxoenei” dio Amantegik. Horretarako, haur eta gaztetxoentzako edukiontzi erakargarriak ezarri dira jende gehien batzen den haur parkeetan: plastikoaren igel itxurako edukiontziak dira, estalki gehienak material honetakoak baitira, eta gainerako hondakinentzako, hiruko edukiontzi berriak: kartoia, organikoa eta errefuxa. Horrez gain, ikastetxeek Trianguloko gunera egingo dituztez bisita gidatuetan jardungo da arazo honi buruz.
Komunikazio alorrean, 'Goxokia ahoan, estalkia barruan!. ¡El caramelo a la boca y tiro lo que me toca!' lelopean sortutako panelak ezarriko dira parke hauetan kartelarekin. Horrez gain, herriko antzerki tailerreko kideekin elkarlanean burututako bideoa zabalduko da, beste hainbat elementu grafikorekin batera, Udaleko komunikazio kanaletan.
“Keinua, guztiok batera egin dezagun. Sentimendua eta ardura. Zaindu dezagun, beraz, maite dugun hori. Zaindu Tolosa” berretsi du zinegotziak.