Tolosako ikastetxeek Agenda 2030 ekimeneko udal foroan aurkeztu dituzte ikasturteko lanketaren emaitzak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/26 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • “Ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean” lelopean landu dituzte Garapen Iraunkorreko Helburuak Eskola Agenda 2030 programaren barruan.
  • Ikasleek Udalari hainbat proposamen egin dizkiote eta udal ordezkariek ere Tolosa herri jasangarriagoa egiteko hainbat konpromiso hartu dituzte.

 

Eskola Agenda 21 ekimena 2003. urtean jarri zen abian Tolosan garapen jasangarriarekiko konpromisoak ikastetxeetara hurbiltzeko. Aurtengo ikasturtea Eskola Agenda 2030 programarako trantsizio urtea izan da, ekimena egungo gizartera egokitzeko inflexio puntu bat.

Tolosako Ingurumen Zentroak koordinatzen du egitasmoa ikastetxeekin, eta aurten Tolosako 8 ikastetxek hartu dute parte, guztira 4.700 ikasle inguruk. Ikasturtean zehar, jarduera desberdinak jorratu dituzte ikasleek aurtengo gaira hurbiltzeko eta lantzeko: “ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean”. Herria hobetzeko aukerak eta bideak landu, kontsumo ohituren inguruan hausnartu eta ingurumenaren alorreko hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste.

Ikasturtean landutakoa Udalari aurkezteko Eskola Agenda 2030 Udal Foroa egin da gaur: ikastetxe desberdinetako ikasleen ordezkariak aurrez aurre bildu dira udaleko ordezkariekin, eta ikasturtean zehar gaiaren inguruan egindako lanketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Lanketaren emaitzak aztertu ondoren, proposamenak egin dizkiote Udalari, eta udal ordezkariek proposamenei erantzun diete eta Tolosa herri jasangarriagoa egiteko hainbat konpromiso hartu dituzte, hala nola, hondakinen inguruko lanketak egiten jarraitzea, herrian berdintasuna bultzatzeko bideak garatzen jarraitzea, lehen sektoreari ikusgarritasuna ematea, kontsumo arduratsua sustatzea etab.

Tolosaldeako hainbat herrik ere parte hartu dute Eskola Agenda 2030 egitasmoan; Aduna, Alegia, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilek hain zuzen ere. Eskualde mailan, guztira, Haur Hezkuntzatik Lanbide Hezkuntzara, adin ezberdinetako 7700 ikasle inguruk aztertu dute herria, ikuspuntu desberdinetatik.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA