Tolosako ikastetxeek ikasturte berrian Garapen Iraunkorreko Helburuak landuko dituzte Eskola Agenda 2030 ekimenaren bidez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/23 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosako ikastetxe guztiek “ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean” lelopean, herria hobetzeko aukera eta bideak landuko dituzte Ingurugela eta Tolosako Ingurumen Zentroak koordinatuta.

  • Eskola Agenda 21 egungo behar berrietara egokituz sortu da Eskola Agenda 2030 proiektua. Helburu du Garapen Iraunkorreko Helburuen bidez, pertsonak, planeta eta oparotasuna babesten laguntzea.

 

 

Tolosako ikastetxe guztiek hartuko dute parte Eskola Agenda 2030 egitasmoan “Ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean” lelopean, gizakia eta ingurumenaren arteko errespetua eta oreka lantzeko, eta Tolosa herri iraunkorragoa bihurtzeko. Ingurugela eta Tolosako Ingurumen Zentroak koordinatuko dute proiektua.

Aurreko ikasturtean ekonomia zirkularraren inguruan egin zen lanketa “ogi soberakinekin garagardoa egiteko” proiektu pilotuaren bitartez. Aurten Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak izango dira ardatz, pertsonak, planeta eta oparotasuna babesteko. Euskal Herrian, helburu horiei bat gehitu zaie: kultur eta hizkuntza aniztasuna. Lanketa ikastetxe bakoitzera egokituko da, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Tolosan ikastetxe guztiek hartuko dute parte: Don Bosco, Felix Samaniego HLHI Ikastetxea, Herrikide Ikastetxea, Inmakulada, Lanbide Ikastola, Laskorain Ikastola, Orixe BHI Institutua, Peñascal Kooperatiba eta Tolosaldea Lh Institutua. Guztira, adin ezberdinetako 4.750 ikasle inguruk dagokien mailari egokitutako lanketa egingo dute, guztien artean Tolosa iraukorragoa eta jasangarriagoa egiteko.

 

18. urteurrena

Egitasmoaren 18. urteurrena da aurten eta trantsizio ikasturtea dela adierazi dute koordinatzaileek. Eskola Agenda 21 proiektuari esker, Tolosako eskola-komunitateak udalerriaren garapen jasangarrian parte hartu izan du, ikasleei demokratikoki herriko erabakietan parte hartzeko aukera eman baitzaie.

Agenda 21ek XXI. mendeari eta Nazio Batuen Erakundeak 1992an Rio De Janeiron ingurumenaren iraunkortasun ekonomiko eta soziala sustatzeko akordioari egiten zion erreferentzia. Orain, 18. urteurrena lan egiteko modu berrietara egokitzeko trantsizio-ikasturtea izango da. Hezkuntza-programa mundu-mailan eta toki-mailan sortu diren eszenatoki berrietara egokitzeko beharretik jaio da Eskola Agenda 2030, Agenda 21en jarraipen eguneratua.

Tolosarekin batera, Tolosaldeako beste 9 herrik hartuko dute parte egitasmoan.


 

Koordinazio taldearen prestakuntza

Tolosaldeko Eskola Agenda 2030 koordinazio taldeko kideek “GIH: 2030 Agenda eta honen erabilera curricularra” prestakuntza saioa jaso dute Garazi Auzmendiren eskutik, Garapen Iraunkorreko Helburuak gehiago ezagutu eta Agenda 2030en nondik norakoak aztertzeko helburuarekin.

Munduko arazo orokorren inguruan hausnartzeaz gain, bizitzen ari garen egoera berezia ere ekarri dute gogora 3. GIHren bidez: “Bizimodu osasungarria bermatu eta ongizatea sustatu”. Jatorrizko arazoak konpontzeko hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du Tolosako Ingurumen Zentroak. Eskola Agenda 2030en bitartez, GIHak hezkuntza komunitate guztiarekin (ikasleak, familiak…) landuko dira datorren ikasturtean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA