Tolosaldeko, Goierriko eta Urola Garaiko Udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/20 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Aitorpena gaur goizean egin da Tolosan, bertako kiroldegiko instalazioetan energia berriztagarriak eta efizientzia erreferentzia izan baitira beste udalerri batzuentzat.
  • EEEko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, inguruko 50 udalerrien konpromisoa azpimarratu du, kalitatezkoa eta lehiakorra den hornidura ziurtatzen duen energia-sistema jasangarria lortzeak duen garrantziaz ohartzen direla erakutsi baitute.
  • Patxi Amantegi, Tolosako alkateordea: “garrantzitsua da administraziotik jasangarritasunaren bidean pausuak eman eta eredu izatea, eta koordinazioan jardun behar dugu enpresa eta kontsumitzaileekin bat, guztiak aldaketa horren sustatzaile izan gaitezen”
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztuko du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Energiaren Euskal Erakundeak Tolosaldea, Goierri eta Urola Garaia osatzen duten udalerrietako ordezkariak bildu ditu Tolosan, Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko.

EEEko zuzendari nagusia, Iñigo Ansola, guztiokin elkartu da Usabal Kiroldegian; azpiegitura hori erreferentzia bihurtu da beste eraikin publiko batzuetan energia berriztagarriak eta energia-efizientziako jardunak ezarri dituzten beste udalerri batzuentzat. Kiroldegiak duen kogenerazio-instalazioa (prozedura horren bitartez energia elektrikoa eta energia termiko erabilgarria -lurrina, ur bero sanitarioa- lortzen dira aldi berean) bisitatu ondoren, ekitaldia baliagarria izan da inguruko udalerriek Euskal Trantsizio Energetikoarekin duten konpromisoaren berri emateko (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Ezkio-Itxaso, Gabiria, Gaintza, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu, Legazpi, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Orendain, Orexa, Segura, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil, Zumarraga).

Patxi Amantegi Tolosako alkateordeak topaketaren balioa nabarmendu du: “garrantzitsua da administraziotik jasangarritasunaren bidean pausuak eman eta eredu izatea, eta koordinazioan jardun behar dugu enpresa eta kontsumitzaileekin bat, guztiak aldaketa horren sustatzaile izan gaitezen”. Horren adibide da Usabal kiroldegia, bere kogenerazio ereduarekin.

Alkateordeak azpimarratu du Energia Plana dutela Tolosan 2011an Alkateen Ituna sinatu zuenetik Udalak: “mugikortasuna, argiteria, energia berriztagarrien ezarpena, eraikuntza jasangarria, hondakinen kudeaketa... eta pausuak ematen gabiltza, nahiz eta pausu horiek azkartzen joatea beharrezkoa den. Bidea egin dugu, baina ibilbidea hasi besterik ez da egin. Jasangarritasuna ez da behar bat soilik: aukera da enpresentzat edota ekonomiaren lehiakortasunean. Guztiaren gainetik, aurrea goaz, geroz eta herri eta eskualde efizienteagoak izanaz, eta salto hori elkarlanean burutu dugu eta ari gara egiten guztion artean. Eta horrek balio handia du”.

2013rako Euskadiko Energia Estrategian proposatzen diren helburuak lortzen laguntzen duten energia-proiektuak eta planak bultzatzen dituzten Tolosaldea Garatzen, Goieki eta Uggasa garapen-agentzien babesa izan du ekitaldiak. Ansolak euren inplikazioa eskertu die, eta esker on hori irudikatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak sorturiko “Energiaren Bidea - Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria jaso dute. Berezigarria pixkanaka-pixkanaka egongo da ikusgai Euskadiko herrien udalerrietako instalazioetan. Era berean, Udalerri bakoitzaren konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri bana jaso dute.

Gaur goizean izan den topaketa beste eskualde eta mankomunitateetara zabalduko da energiaren trantsizioaren garapenean duten eginkizunaren garrantziaren berri emateko. Zerbaitegatik hartzen dute parte Euskadiko udalek, mankomunitateek, partzuergoek eta kuadrillek energia berriztagarria eta efizientzia bultzatzeko ekintzetan, modu batean edo bestean. Parte hartze hauek plataformek haien zeregina Energiaren Euskal Erakundearekin (Alkateen Ituna zein Alkateen Itunerantz zuzenduz ituna) koordinatzearen bitartez, EEEk udalerriei urtero eskaintzen dizkien laguntzen bitartez, edo Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek Agenda 21 programaren garapenaren bitartez burutzen dira.

Laguntza horiek neurri zehatz batzuetara zuzenduta daude, besteak beste, led teknologia bidezko argiteria publikoaren sistemaren ezarpenari, udalerriko instalazioak ur bero eta/edo berokuntzaz hornituko dituzten biomasa-instalazioen kokapenari, geotermiaren ezarpenari edo gutxiago kutsatzen duten kotxeak erosteari (ibilgailu elektriko, hibrido edo gas-ibilgailuak).

Usabal Kiroldegia: energiaren kudeaketa efizientearen erreferentzia

Kiroldegiak EEErekin lankidetzan 2015ean instalatu behar izan zuen kogenerazio-instalazio bat dauka. Motorrak kiroldegiaren bero-eskaeraren zati handi bat estaltzen du. Galdarak une puntualetan erabiltzen dira errefortzu gisa, eta sortzen den elektrizitate guztia autokontsumorako da.

Era berean bero-trukagailu bat instalatu da, igerilekuetatik erretiratzen den ur beroa sartzen den ur hotza berotzeko aprobetxatu dadin. Instalazioen energia-efizientzia hobetzeko ahalegina osatzeko, luminariak led teknologiara egokitu dira eta presentzia-sentsoreak jarri zaizkie.

Tolosa Alkateen Itunean sartuta dago 2016az geroztik. Eta itunetik eratorritako Plan Energetiko bat dauka. Bere ekarpen nagusia argiteria publikoaren efizientzia izan da.

Udalerriak, Amezketarekin batera, Zazpiturriko zentral elektrikoa dauka, eta bere energia berriztagarriaren iturri nagusia da.

Aitorpena jaso duten udalerri eta mankomunitateak

Gaur goizean Tolosan gauzatu den hitzordura 48 udalerrietako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Udalerri horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu nahi ditugu:

  • Abaltzisketa: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Aduna: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Albiztur: energia berriztagarrien sustapena.
  • Alegia: argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Alkiza: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Altzaga: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Altzo: argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Amezketa: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Andoain: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Anoeta: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Arama: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Asteasu: argiteria publikoa, ibilgailu elektrikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Ataun: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Baliarrain: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Beasain: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Belauntza: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Berastegi: argiteria publikoa eguzki-panelekin,eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Berrobi: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Elduain: argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Ezkio-Itxaso: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Gabiria: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Gaintza: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Gaztelu: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Hernialde: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Ibarra: argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Idiazabal: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Ikaztegieta: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Irura: argiteria publikoa, ibilgailu elektrikoaren erosketa udal-flotarako eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Itsasondo: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Larraul: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Lazkao: argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Leaburu-Txarama: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Legazpi: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak, ibilgailu elektrikoaren erosketa udal-flotarako eta energia berriztagarrien sustapena (eguzki-panelak hainbat eraikinetan eta biomasa kiroldegian).
  • Legorreta: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Lizartza: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Mutiloa: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Olaberria: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Ordizia: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Ormaiztegi: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Orendain: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Orexa: argiteria publikoa, energia berriztagarrien sustapena, eta efizientzia-irizpideen aplikazioa ekipamendu publikoen eraikuntza-proiektuetan.
  • Segura: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Tolosa: “Alkateen itunari” atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena (eguzki-panel termikoak kiroldegian eta panel fotovoltaikoak Aurreskola eraikinean).
  • Urretxu: argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Villabona: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zaldibia: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zegama: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zerain: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zizurkil: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zumarraga: argiteria publikoa, eraikinak eta energia berriztagarrien sustapena.

EEEren laguntzak, udalen babes-tresna

Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko funtsezko babes ekonomikoa dakar horrek. Halaber, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposaturiko planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal eraikinen argiztapenei zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Honez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio proiektuei, zein udal eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio proiektuei diru-laguntzak eskaini diezaiekete. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.

Berritasunen artean, industrialdeetarako laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa-zentro horietan energia-hobekuntzak sar daitezela sustatzeko. 1,5 miloi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

Euskal Trantsizio Energetikoaren irudi berria – Energiaren Bidea

Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sorturikoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Trantsizio energetikoari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko. Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio, Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko; besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen erabilera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA