Txakurren jabeen eta gainerako tolosarren arteko bizikidetza sustatzeko ekimenak abiaraziko ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/05 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosako txakurren, euren jabeen eta bestelako herritarren artean elkarbizitza sustatzeko hain bat lan-lerro garatzen ari da Udala.

  • Bi hitzaldi antolatu dira txakurren jabeei zuzenduta, egingo diren ekintzen berri emateko.

 

Txakurren jabe diren eta ez diren tolosarren arteko elkarbizitza sustatzeko lanean ari da Tolosako Udala, izan ere, geroz eta txakur gehiago daude gure herrian eta, hainbatetan, gatazkak edo gaizki-ulertuak sortzen dira txakurren jabeen eta gainerako herritarren artean.

Hori horrela, elkarbizitza indartzeko helburuarekin eta hainbat tolosarrek egindako eskaerari erantzunez, Tolosan bizikidetza sustatzeko hainbat lan lerro garatzen ari da Udala. Alde batetik, “Txakur eredugarri” programaren baitan, heziketa saioak eskainiko zaizkie txakurren jabeei, euren txakurrak hezteko baliabideak emateko eta ibilaldi praktikoen bidez txakurrak modu egokian eramateko lanketa egin eta paseo ohitura egokiak indartzeko. Tolosar guztiei zuzendutako hitzaldiak ere egingo dira, herritarrek txakurren jarrera eta mugimenduak uler ditzaten. Bestalde, Tolosako Udala herrian txakurrentzako soilik izango diren eremu gehiago sortzeko aukera ere aztertzen ari da, elkarbizitza sustatzeko urratsak egiten jarraitzeko.

Txakurren jabeei zuzendutako bi hitzaldi

Udalak bi hitzaldi antolatu ditu, Kangune enpresarekin lankidetzan, txakurren jabeen eta gainerako herritarren arteko bizikidetza sustatzeko egingo den lanketa azaltzeko. Lehen bi hitzaldiak txakurren jabe diren pertsonei zuzenduta daude. Lehena urriaren 8an, 18:00etan izango da, Kultur Etxeko areto nagusian. Egun horretan ezin duten pertsonek, urriaren 20an, 18:30etan izango dute ekimena ezagutzeko aukera, leku berean. Aurrerago egingo dira tolosar guztiei zuzendutako hitzaldiak eta ekintzak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA