“Mugi Tolosa” egitasmoko egutegiak banatuko dira Zerkausian abenduaren 11tik 18ra bitartean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/12/09 | Kirolak
  • Egutegiak hiru helburu ditu: parte hartzaileen poza ikusaraztea, belaunaldien arteko harremanen garrantzia azpimarratzea eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jartzea.

  • Guztira 500 egutegi banatuko dira abenduaren 11n, 14an, 16an eta 18an Zerkausian 10:00etatik 12:00etara jarriko den postuan. Udaten, Eko supermerkatuan, anbulatorioan eta Usabal kiroldegian ere eskuratu ahalko da azaroaren 21etik aurrera.

 

 

“Mugi Tolosa”egitasmoko irudiekin osatutako 2021eko egutegiak datozen egunetan banatuko dira, zehazki honako egunetan: abenduaren 11n, 14an, 16an eta 18an. Egun horietan, 10:00etatik 12:00etara Zerkausian jarriko den mahaian eskuratu ahalko dira egutegiak. Udalarekin batera, Gurutze Gorriko, Nagusilan-eko, Iturriza, Harizpe eta Beti Gazte zahar egoitzetako ordezkariak eta Ilarkiko kideak ariko dira egutegiak banatzen.

Laugarren urtea da Tolosako Udalak egitasmoko irteeren argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela parte hartzaileen artean. Gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzea da proiektu honen helburu nagusia, bertan parte hartzen dutenen poza ikusaraziz, belaunaldien arteko harremanen garrantzian azpimarratuz eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jarriz.

Gero eta adineko gehiago dago bakarrik bizi dena, eta jarduera fisikorik egiten ez duena. Mugi egitasmoaren bidez egoera baztertzaile honi buelta ematea bultzatu nahi du Tolosako Udalak. Are gehiago aurten bizi izandako itxialdia eta egoera kontuan hartuta. Horretarako, gizarteari ezagutarazi nahi zaio adinekoek laguntza behar dutela, elkartzeko gune bat behar dutela, maitatuak sentitu nahi dutela… horretan guztian belaunaldien arteko harremanek duten garrantzian egiten du bereziki azpimarra Tolosako Udalak.

Aurten, ordea ezin izan da Mugi Tolosa egitasmorik egin, pandemiaren eraginez, baina udalak Adinkide elkartearekin elkarlanean, adineko pertsonen bakardaderari aurre egiteko programa jarri du martxan.

Udaten, Eko saltokian, anbulatorioan eta Usabal Kiroldegian ere eskura

Guztira 500 egutegi banatuko ditu udalak aurten. Horietatik 200 inguru Mugi egitasmoan parte hartzen duten eragileen artean banatuko dira. Gainerakoan, egutegia eskuratu nahi duten herritarrek Udaten eta Eko saltokian jaso dezakete Mugi egutegia, eta baita Tolosako anbulatorioan eta Usabal kiroldegian ere abenduaren 21etik aurrera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA