25 bizikleta berri Usabal Udal Kiroldegian eta zaharrak bazkideen artean salgai

Tolosako Udala
2018/11/14 | Kirolak
  • 195 euroko prezioa dute eta guztira 25 zozkatuko dira. Izen ematea kiroldegiko harreran gauzatu behar da abenduak 17a baino lehen.
  • 25 txirringa berri ekarriko dira, 'keiser M3i' markakoak.44.134,75 euroko inbertsioa izango da.

Tolosako Usabal Udal kiroldegiak bizikleta estatiko berriak izango ditu abendutik aurrera. Guztira 25 txirringa ekarriko dira, 'keiser M3i' markakoak, kiroldegiaren zuzendaritzatik adierazi dutenez “orain arte zeudenen marka bera, baina azken modeloa, merkatuan dagoen iman balazta sistema hoberena duena”. Era berean pantaila bat du, erabiltzaileak momentu oro kontrolpean edukitzeko daraman pedal maiztasuna, potentzia, bihotz maiztasuna, erresistentzia eta egindako km-ak zehazten dituena. 44.134,75 euroko inbertsioa izango da.

Txirringa estatiko berri hauek ordezkatuko dituztenak salgai jarri dira bazkideen artean. 195 euroko prezioa dute eta guztira 25 zozkatuko dira. Izen ematea kiroldegiko harreran gauzatu behar da abenduak 17a baino lehen. Zozketa abenduaren 18an egingo da harreran bertan eguerdiko 12:00etan.

Informazio gehiago www.usabalkiroldegia.com web orrian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA