Abian da V. Mugi Tolosa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/03 | Kirolak
  • Asteazkenero izango dute hitzordua, ohiko eran, eta bi txandatan irteteko aukera: 10:30ean eta 11:00etan, Zerkausitik abiatuta.
  • 18 izango dira eragileak orotara, Udala barne. Ikastetxeen artean aurtengo berrikuntza, Orixe BHI Institutua gehitu baitzaie Herrikide, Laskorain eta Inmakulada ikastetxeei.
  • 136 lagun batu ziren iaz, bataz beste, saio bakoitzean. Gehienezko egunean 249. Emakumeak %66,85 eta gizonezkoak %33,15. 75 urtetik gorakoak parte hartzaileen %25.
  • Patxi Amantegi, ziengotzia: “urtez urte errekor urtea du Mugik. Belaunaldi-artekotasunaren aberastasunen erakusle, hau ere. Tolosatzen egitasmoan herritarrek proposatutako lan ildo. Horrez gain, helduenen osasunean eta harremanetan oso eragin positiboa du”.

Hasi da Mugi Tolosaren bosgarren ikasturtea. Zerkausitik abiatuta egin dute gaur, urriak 3, lehen ibilaldia. Asteazkenero izango dute hitzordua, ohiko eran, eta bi txandatan irteteko aukera: 10:30ean eta 11:00etan, Zerkausitik abiatuta.

Egun bakoitzean antolakuntza, elkarte ezberdinen eta Udalaren artean elkarbanatu da. Aurten inoiz baino eragile gehiago izango dira Mugi Tolosaren parte; guztira 17 gehi Udala. Aurreko edizioetan parte hartutakoei Orixe BHI Institutua gehituko zaie: Iturriza, Harizpe eta Beti Gazte jubilatu elkarteak; Ilarki elkartea, Goienetxe Fundazioa, Gurutze Gorria, Iurramendi Egoitza, Uzturre Asistentzia Gunea, Osasun Publikoa, Osakidetza, Nagusilan, Asuncion Klinika, Centro de Dia Madre Josefa eta Tolosako Herrikide, Laskorain, Inmakulada eta Orixe BHI ikastetxeak.

“Ikasleak boluntario gisa etortzearena arrakastatsua izan da hasieratik- nabarmendu du Patxi Amantegik-. Hiru urte daramatza Herrikidek parte hartzen, bi daramatzate Laskorain eta Inmakuladako ikasleek, eta orain Orixe BHI gehitu da. Gazteak eta adinekoak elkar-batzeak, emaitza emozional hobezinak eman dizkie batzuei zein besteei, pasa den ikasturtean beste hainbat ekimenetan ere, Haurren Hiria tarteko, landu dugun belaunaldi-artekotasunaren erakusle, hau ere. Tolosatzen egitasmoan herritarrek proposatutako lan ildo dugu gainera. Horrez gain, helduenen osasunean eta harremanetan oso eragin positiboa du” gaineratu du zinegotziak.

8 ibilbide izango dira aurten ere: motzenak 543 metro ditu eta luzeenak, berriz, 7 kilometro. Guztiak iraupen eta parte-hartzaileen gaitasuna kontuan hartuta daude diseinatuak, betiere Tolosako hirigunean eta irisgarritasuna bermatuz.

Ibilaldiez gain, hainbat ekimen gauzatuko dituztela nabarmendu du zinegotziak: iazkoaren arrakastari jarraiki, 2019ko egutegia argitaratuko du Mugik; 'Euskal zirkura aiton amonekin noa' ekimena jarriko da abian; etorkinekin lanketa; Tolosa-Ibarra lankidetzari beste herriren baten gehikuntza lantzen ari dira; bizikletaz paseoak emateko proiektua garatuko dute; Udaltzaingoarekin elkarlanean erorketa tailerra; Tolosako kaleen irisgarritasun egoera neurtzeko azterketari ahsiera emango zaio; eta azkenik, Tolosatzen ekimenaren baitan, Mugiren bueltako erreflexio mahaia osatuko dugu”.

Edizio arrakastatsu bati jarriki dator bosgarren ikasturte hau: 136 lagun batu ziren iaz, bataz beste, saio bakoitzean. Inoizko parte-hartzaile kopururik handiena. Gehienezko egunean 249. Emakumeak %66,85 eta gizonezkoak %33,15. 75 urtetik gorakoak parte hartzaileen %25 izan ziren.

Pasa den ekainean, Akitaniako delegazioa, Osasun Sailaren eskutik, Mugi Tolosa ezagutzen

Mugi Tolosa eta Ibarra Martxan ekimenen arteko I Olinpiadak baliatuz, bi herrietan gauzatzen diren osasun sustapen ekintza hauek bisitatzeko delegazio bat bertaratu zen Akitaniatik ekainean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko kideen eskutik gauzatu zuten bisita, prozesu komunitario berritzaile hauek ezagutu eta ikastetxeekin egin zen lana gertutik bistaratzeko helburuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA