Abuztuan ere ikastaroak goiz zein arratsalde Usabal Kiroldegian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/25 | Kirolak
  • Haurrentzako 17 ikastaro eta helduentzako 14 antolatu dira udako hilabeteetarako. Izen-ematea zabalik da.
  • Kanpoko igerilekuak irailaren 23a bitarte egongo dira zabalik.
  • Jada erreserba daiteke Usabal kiroldegiko 2018-19 ikasturteko ikastaroetarako plaza.

Udan kirolak ez du etenik Usabal kiroldegian. Udako eskaintzaz gain, ikastaroak ere jarraipena dute, baita abuztuan ere.

Haurrentzako 17 ikastaro antolatu dira: igeriketa, dantza eskola, kirol ludoteka, futbola, saskibaloia, eskalada, triatloi kanpusa, jumpfit junior, kfit junior, padel eskola, tenis, piraguismoa (bi aukera), hipika, pilota, arrauna eta hondartza boleia. Hamabostaldika eman daiteke izena: abuztuaren 1etik 14ra eta abuztuaren 16tik 29ra.

Helduen ikastaroak, berriz, hilabete osokoak izango dira, astean bi egunez. 14 ikastaro daude eskura: aquafitnes, jumpfit, pilates, zunba, desafit, k-strecht, body pump, cycling, tenis, igeriketa, hondartza-boleia, global trainig, GHA abdominal hipopresivo eta piraguismoa.

Izen emateko: bazkideek Usabalen, telefonoz (943536400) eta facebook orrialdearen bitartez egin dezakete izen ematea; ez bazkideak, berriz, Usabalen ordainketa eginez.

Udarako igerilekuak zabalik irailaren 23a bitarte

Kanpoko igerilekuak irailaren 23a bitarte egongo dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara.

Aurtengo udarako haurtxoen igerileku txikian berrikuntza ugari daude: ur dorre bat eta bi txirristra berri jarriko dira 2-8 urteko umeentzako.

Jada erreserba daiteke Usabal kiroldegiko 2018-19 ikasturteko ikastaroetarako plaza

Usabal kiroldegiko ikastaroren batean azken hiruhileko honetan parte hartzen ari den edonork dagoeneko plaza gorde dezake hurrengo ikasturte osorako. Abuztuaren 15a bitarteko epea dago horretarako. Irailean hasiko da 2018-19 ikasturtea.

Kiroldegitik nabarmendu dute, ikastaroetan parte hartzen duten askoren iradokizunei jarraiki eta urtero partehartzaileen %85a bere taldeetan hiruhilabetero-hiruhilabetero jarraitzen dutela ikusirik, erabaki dela, prozesu hau errazteko asmoarekin, ikasturte osoko izen emate sistema abian jartzea. Honela, irailean eginiko izen emateak ikastaroan parte hartzeko eskubidea emango du ekaina bitarte, inongo izen emate berririk gabe eta plaza ziurtatuta izanda.

Hala ere, ez da derrigorrezkoa ikasturte osoan gauzatzea ikastaroa. Hiruhilabete bakoitzaren amaieran, baja emateko epea zabalduko da, hurrengo hiruhilabetean jarraitu nahi ez duten guztiak bertan behera utzi dezaten bere izen ematea. Hortaz, behin izen emanda, bajaz ematen ez den orok jarraituko du ikastaroan izen emanda.

Ordainketak hiruhilabetekoa izaten jarraituko du.

Informazio guztia www.usabalkiroldegia.com -en.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA