Aitortza Tolosako kirolari eta kirol elkarteei

Tolosako Udala
2020/01/16 | Kirolak
  • Ane Iturria mendi korrikalariak jaso du kirolari onenaren saria. Aimar Uson eskalatzailea, Irene Caminos eta Ander Uranga ere saritu dituzte. Kirol jarduera eredugarrienaren saria Elkartasun Krosarentzat izan da.

 

Tolosako Udalak herriko kirolari, kirol talde eta elkarteen lana balioan jarri eta izandako lorpenenak aitortzeko egindako Kirol Galan honakoak izan dira sarituak:

  • Kirolari Onena sari nagusia: Ane Iturria mendi korrikalaria.

  • Gaztetxoetan: Ane Iturria mendi korrikalaria eta Aimar Uson eskalatzailea.

  • Helduetan: Irene Caminos txirrindularia eta Ander Uranga abiadura lasterkaria.

  • Kirol jarduera eredugarriena: Elkartasun Krosa.

  • Izendapen bereziak:

    • Jokabide eredugarriari: Xabier Etxeberria (udal kirol begiralea)

    • Babesleei: Bide Bide taberna

    • Ibilbideari: Txema Zumarraga eta Javier Lorz entrenatzaileak

    • Berdintasunari: Lourdes Gabarain korrikalaria

    • Integrazioari eta inklusioari: Ibon Mugerza surflaria eta Mugi Tolosa egitasmoan parte hartzen duten Gurutze Gorria, Uzturre, Goyenetxe eta Uliazpi elkarteak.

    • Aipamen bereziak:

      • Ibon Gonzalez atleta eta Xabier Goenaga (Oriako Txirridulari Eskola)

      • Nerea Eizagirre futbolaria eta Javi Zurutuza

      • Arsenal elkartea

      • Miguel Angel Bermudez mendizalea

Tolosako kirol elkarte guztiek egindako proposamenak kontuan hartuz, kirol elkarteek eta herriko beste hainbat eragilek bozkatu eta aukeratu dituzte kirolari onenaren saria merezi zuten tolosarrak. Ekitaldi honekin, kirolariek garaipenak azpimarratzeaz gain, Tolosako Udalak kirolaren beste balore batzuk sustatzen dituzten pertsonak eta eragileak errekonozitu ditu.