Astelehenetik aurrera egongo dira erabilgarri Berazubi estadioko tenis-pistak eta saskibaloian jokatzeko gunea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/18 | Kirolak
  • Zorua eta pintura egonkortzen utziko da datozen egunotan.
     

 Berazubi estadioko teniseko bi pisten eta saskibaloian jokatzeko gunearen zorua aldatzeko lanak amaitzear daude. Dagoeneko zoru berria jarri da eta pintaketak egin dira.

Zorua eta pintura egonkortzen utziko da datozen egunotan, eta azken xehetasunak findu eta gero, astelehenetik aurrera jarriko da martxan pistak erreserbatzeko aukera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA