Atletismoko jaurtiketentzako eremu estalia sortu du Udalak Berazubi estadioan

Tolosako Udala
2018/11/06 | Kirolak
  • Pisua, diskoa, eta bestelako jaurtiketak trebatzeko leku estali berezia sortu da Berazubiko pistan, Tolosa F.K. atletismo taldearekin lankidetzan. Baita pertika saltoko eremuan toldoa berritu eta hainbat mantentze lan egin ere.
  • Patxi Amantegi zinegotziak adierazi duenez, helburu nagusi da kirol instalakuntzak eta ekipamenduak indartzea eskaintza zabaldu eta egokitzeko: “Berazubiko estadioan hainbat hobekuntza lan, gradak tarteko, eta Usabaleko III. faseaz hausnartzeko zabalik dugu partaidetza prozesua tolosatzen ekimen-pean, 'Pump Track' izenarekin”.

Tolosako Udalak Berazubi estadioan hainbat berrikuntza eta egokitzapen lan burutu ditu KirolZer enpresarekin elkarlanean. Patxi Amantegi zinegotziak adierazi duenez, helburu nagusi da kirol instalakuntzak eta ekipamenduak indartzea eskaintza zabaldu eta egokitzeko: “Berazubiko estadioan hainbat hobekuntza lan egin dira, gradak tarteko, eta Usabaleko III. faseaz hausnartzeko zabalik dugu partaidetza prozesua tolosatzen ekimen-pean, 'Pump Track' izenarekin. Argi dugu kirol instalakuntzak zein horien bitartez eskaintzen diren zerbitzuak erabat azteztu eta ebaluatu behar direla, eta horren emaitza dira ekipamendu berriok”.

Pisua, diskoa, eta bestelako jaurtiketak trebatzeko leku estali berezia sortu da Berazubiko pistan. Tolosa F.K.-ko atletismo taldearekin elkarlanean burutu du lana Udalak. Bestalde, pertika saltoko eremuan toldoa berritu da. Lan hauek baliatuz, hainbat mantenu-lan ere gauzatu dira: bi eraikin pintatu, kanaloiak garbitu eta txukundu, eta pistaren kanpoaldeko isurbideak garbitu eta berriztatu dira. Guztira ia 4.000 euroko inbertsioa izan da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA