Eskola Kirolaren 2017/18 ikasturtea borobilduko dute maiatzaren 26ko Kirol Jaiarekin Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/22 | Kirolak
  • 9:15ean hasiko da Bizi-Bici bizikleta martxarekin Zumardi Handitik abiatuta eta Berazubiko Estadioan izango du jarraipena 10:00etatik aurrera, Atletismoko Finalak tarteko.

 

Eskola Kirola programa, haur eta gaztetxoak kirol mundura hurbiltzeko tresna da eta eskola-adineko haur guztiek (8 – 16 urte bitartekoak), kirola egiteko aukera eta ohitura izan dezaten lortu nahi da berarekin.

Tolosako Udaleko Kirol Sailetik adierazi dutenez, “kirol eskaintza zabala ezagutu eta praktikatzeko aukera ematen du eta partaideen gustuko kiroletan sakontzeko baliabide ezin hobea bilakatu da, kirol aniztasuna bermatuz eta balore hezitzaileak bultzatuz”.

Tolosaldeko Udalek, ikastetxe eta elkarteen laguntzari esker, kirol koordinatzaile eta monitorekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Eskola Kiroleko 'eskaintza zabala, anitza eta erakargarria' osatu dute eskualdean 2017-2018 ikasturtean, sailetik azpimarratu dutenez:

  • Taldeko Kirolak: Areto Futbola, Saskibaloia, Eskubaloia, Herri kirolak, Boleia.
  • Bakarkako kirolak: Atletismoa, Mahai tenisa, Judo, Irristaketa, Ur jolasak, urpeko jolasak.
  • Natur inguruko kirolak: Kayak, Orientazioa eta Eskalada-slack line (oreka).

Hain zuzen, ikasturtea borobiltze aldera, azken eguneko jaia antolatu dute Berazubi Estadioan datorren maiatzaren 26rako, larunbata. Atletismoko finalak ospatuko dituzte.

2018ko Maiatzaren 19an, Benjamin eta Alebinen Atletismoko progak ospatu ziren Berazubi estadioan. Alegi, Altzo, Amezketa, Anoeta, Berastegi, Berrobi, Ibarra, Irura eta Tolosako Herrikide, Laskorain eta Samaniego ikastetxeetako partaideek izan ziren bertan.

Honakoa izango da egitaraua:

9:15 BIZI- BICI. BIZIKLETA MARTXA. TOPAKETA. Zumardihandia.

Taldea bertan elkartu, opariak banatu (txapelak, sillinen fundak,...) eta abiatu!!

 

9:30-10:00 BIZI- BICI. BIZIKLETA MARTXA Zumardiahandia – Berazubi.

Tolosatik Bizikleta martxa abiatu, Tolosako Udaltzaingoak gidatuta. Bukaera Berazubiko estadioan emango zaio, Berazubi auzoko plazatik sartuz. (Ibaia ondoko sarreratik).

 

10:00 – 10:15 BERAZUBI ESTADIOAN. Antolaketa.

Estadioan sartu, bizikletak Frontoian aparkatu eta kamixeten banaketa, frontoi inguruan.

 

10:15 – 10:30 DESFILEA.

Frontoi inguruan hasi eta metako luzean bukatu. Umeak Gradatara eraman.

 

10:30 -12:30 ATLETISMO LEHIAKETA. FINALAK.

  • 10h30 60 METRO FINALA (5.MAILA NESK.-MUT.) / 60 M. FINALA(6MAILA)
  • 10h45 1000 M. FINALA (5.MAILA NESKAK ETA MUTILAK) / 1000 M. FINALA (6.MAILA NESKAK ETA MUTILAK).
  • 11h00 4X60 M. FINALA (5.MAILA) / 4X60 M. FINALA (6.MAILA).
  • 11h30 60 METRO (3.MAILA) / 60 METRO (4.MAILA)
  • 11h45 1000 metro FINALA (3.MAILA NESKAK ETA MUTILAK) / 1000 metro FINALA (4.MAILA NESKAK ETA MUTILAK).
  • 12h00 4x60 METRO FINALA (3.MAILA) / 4X60 METRO FINALA (4.MAILA)

 

12:30 FESTA BUKAERA.

 

Jakin, horrekin batera, beste 2 kirol-ekitaldi izango ditugula Tolosan maiatzaren 26an:

  • GIPUZKOAKO ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETA Usabal Kiroldegian. 9:00 – 20:00.
  • ROBERTO JAUREGI MEMORIALA. (HEGATS IGERIKETA) Usabal Kiroldegian 9:00 – 21.00.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA