Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketa nagusia Tolosan azaroaren 28an

Tolosako Udala
2021/11/25 | Kirolak
  • Aizkora txapelketa 12:00etan hasiko da Beotibar pilotalekuan eta 6 aizkolari lehiatuko dira txapelaren bila.

 

Datorren igandean, azaroaren 28an, 12:00etan, Beotibar pilotalekuan, 2021 urteko Euskal Herriko lehenenego mailako aizkora txapelketa nagusia jokatuko da, Euskadiko Herri Kirol Federazioak Tolosako Udalaren laguntzarekin antolatuta.

6 aizkolari arituko dira lehian, txapelaren bila: Hodei Ezpeleta Lopetegi (Bizkaia), Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga (Gipuzkoa), Xabier Zaldua Alberdi (Gipuzkoa), Oier Kañares Ibarra (Nafarroa), Iban Resano Igoa (Nafarroa) eta Jose Antonio Etxeberria Osakar (Nafarroa).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA