Ghulam Murtaza pakistandarrari elkartasuna adierazteko hitzaldia izango da ostegunean (azaroak 2) Alex Txikon eta Akhond Ishaq alpinistekin

Tolosako Udala
2023/10/30 | Kirolak
  • Uztailean bezeroek hiltzen utzi zuten goi mendietako zamaketaria ere Tolosan izango da, 19.30ean, Topic-en eskainiko duten hitzorduan. 
  • Murtazaren lagunek Euskal Herrira etortzen lagundu diote, bere hatzak salbatzeko saiakera egiteko.

 

Ghulam Murtaza pakistandarrari elkartasuna adierazteko hitzaldia izango da ostegunean (azaroak 2) Alex Txikon eta Akhond Ishaq alpinistekin, 19.30ean, Topic-en. 

Ghulam Murtaza goi mendietako zamaketari gazte pakistandar bat da. Uztailean, Broad Peak mendian, gaizki sentitzen hasi zen 8.000 metrotara. Bere bezeroek, ezin zuela jarraitu ikusita, bertan hiltzen utzi eta gailurrera segitzea erabaki zuten. Atzetik zetorren Lukas Worle alpinista austriarrak aurkitu zuen erdi hilda, eta esfortzu handiz beheko kanpalekura jaistea erdietsi zuen.

Hala ere, Murtazaren izozketak hain dira larriak, hatzak galtzeko arriskuan dagoela. Eta hatzik gabe, ezin du bere eta bere familiaren sostengu ekonomikoa den ogibidearekin jarraitu. Orain, Alex Txikonen eta zenbait lagunen laguntzari esker, Euskal Herrira etorri da Murtaza, non bere hatzak salbatzeko saiakera egingo duten.

Elkartasun ariketa: sarrera, borondatearen truke

Datorren ostegunean, Tolosan izango da Murtaza, eta Txikonekin eta Ishaqekin batera, bere historia eta egoera lehen eskutik ezagutzeko aukera aparta izango da. Sarrera borondatearen truke izango da, eta jasotzen den dirua Murtazari laguntzera bideratuko da. Emanaldia, elkartasun ariketa erraldoia izatea dute helburu. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA