II. Zerkausia banderaren izena emateko epea zabalik da

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/27 | Kirolak
  • Maiatzaren 31a arte estropadeetan izena emateko aukera izango da.

Datorren irailak 17tik 20ra bitartean II. Zerkausiaren bandera ospatuko da Tolosan.Hori dela eta, maiatzak 31ra bitartean izen-emate epea irekita egongo da. Horretarako, online galdetegi bat eskuragarri dago

Parte hartzeko eskakizunen artean, taldeak mistoak izatea eta arraunean ibilitako edo ezagutza duen lagun bat gutxienez izatea kontuan hartu behar da. Era berean, TAK Oriak utzitako materiala erabiltzeko elkarte bakoitzak 200 €ko fidantza aurreratzea ere beharrezkoa da. Fidantza estropada amaitzean bueltatuko da. Hala ere, edozein zalantza izanez gero, Tolosako Udaleko Kirolak Sailarekin harremanetan jarri beharko dira partehartzaileak.

Estropadaren helburuen artean daude elkartegintzaren errekonozimendua eta sarea indartzea eta komunitatea zaintzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA