Tolargik, udalarekin batera, Nafarroa etorbideko transformazio-zentroaren segurtasuna indartu du

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/10/06 | Obrak, Zerbitzuak
  • Itxitura trinko eta segurua jarri da transformazio-zentroaren inguruan, istripuak eta instalazioara sartzeko arriskuak saihesteko.

Tolargik, Tolosako Udalaren sozietate publikoak, Nafarroa etorbidean, Amaiur haur-parkearen ondoan dagoen transformazio-zentroaren segurtasuna hobetzeko lanak amaitu berri ditu.

Jarduketak udalak berak identifikatutako behar bati erantzuten dio, bai eta herritarren aldetik aspalditik jasotako eskaerari ere. Izan ere, transformazio-zentroaren kokapenak arreta berezia eskatzen zuen, haur-parke baten ondoan dagoenez, adingabeen presentzia handia baita inguruan.

Orain arte, transformazio-zentroara hainbat lekutatik igo zitekeen. Egoera horrek erorketak gertatzeko arriskua zekarren, bereziki haur-parkea erabiltzen zuten haurretzat, eta baziren instalazio elektrikoarekiko hurbiltasunak dakartzan arriskuak ere.

Istripuak prebenitzeko eta inguruko segurtasun-baldintzak indartzeko, itxitura trinko eta seguru bat jarri da transformazio-zentroaren inguruan, bertara sartzea eragozteko eta instalazio elektrikoarekin lotutako arriskuak saihesteko.

Horrez gain, esku-hartzeaz baliatuta, egin dira transformazio-zentroa bera txukuntzeko eta egoera hobean jartzeko lanak ere, ingurunean integratzea eta instalazioaren itxura zainduta.

Lan horien bidez, ingurua seguruagoa bihurtu da, istripuak prebenitzeko eta haurren zein herritar guztien segurtasuna bermatzeko asmoz.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA