IV Irristaka Indoor Saria igande honetan, abenduak 2, Usabalen

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/28 | Kirolak

Igande honetan, abenduak 2, Usabalen ospatuko da irristaketa probaren laugarren Irristaka Indoor Saria. Federatutako 74 irristalarik hartuko dute parte, 40 adin nagusikoak, 13 emakume eta 27 gizon, eta 33 adin txikikoak, 18 neska eta 15 mutil. Goizeko 10:00etan hasiko da eta sarrera doanekoa izango da.

Usabal Kiroldegiko saskibaloi-kantxan aurkeztu dute txapelketa Txus Caballerok eta Beñat Azurmendik, Irristaka Taldeko kideek, eta Patxi Amantegi eta Christian Fernandez zinegotziek.

Irristalariek bi formatutan hartuko dute parte: banaka, lau serietako kanporaketetan eta errelebotan, hiruko taldeetan. Elite mailako hainbat patinatzaile etorriko dira eta, beste hainbaten artean, esaterako Aitor Vacas, Behobia-San Sebastian lasterketako irabazlea.

Indoor irristaketa mota abiadurazkoa da, pista estalian egiten dena eta distantzia motzean, normalean egurrezko zoruan. Horretako, abiadurazko irristaketaren materiala erabiltzen da, hau da, bota baxuak eta 110 milimetrotako gurpil handiak. Polikiroldegiko saskibaloi kantxa oso egokia da horretarako, egurrezko zoruak heltze bikaina eskaintzen baitu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA