Kirolarekin lotutako 19 ikastaro eskainiko dira udan haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/16 | Kirolak
  • Uztailaren 1etik aurrera, haurrek zein gazteek lau hamabostalditan egin ahalko dituzte ikastaroak. Guztira, 10 ikastaro eskainiko ditu Usabal eta Berazubi kudeatzen dituen Kirolzer enpresak. Haurren ikastaroak ahal den neurrian, aire librean egingo dira, 12 pertsonako talde txikietan eta higiene eta segurtasun neurri guztiak jarraituz.

  • Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek edo kiroldegira joan nahi dutenek, gorputzeko tenperatura hartu beharko dute aurrez etxean. Ikastaroetara maskarila jantzita joan beharko da, eta jarduera egiteko kendu ahalko da. Saio bakoitzaren hasieran eskuak gelarekin garbitu beharko dira eta amaierako azken bost minutuak materiala desinfektatzeko erabiliko dira.

  • Kirol instalazioak aurretiazko zitarekin bakarrik erabili ahal izango dira. Bazkide bakoitzak astean hiru erreserba egin ahalko ditu, baina erreserba horiez gain, egunero sartu ahalko da erreserba egiteko plataformara eta beste bi hitzordu hartu ahalko ditu, libre dauden orduetan.

 

Kirolarekin lotutako 19 ikastaro eskainiko dira uztailean eta abuztuan Usabal eta Berazubi kiroldegietan. Uztailaren 1ean hasiko dira ikastaroak eta abuztuaren 28ra arte eskainiko dira. Bi kiroldegiak kudeatzen dituen Kirolzer enpresak haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako ikastaroak antolatu ditu. 6 eta 12 urte bitarteko haurrak kirol ludotekan, dantza eskolan, eskaladan, padelean edo tenisean aritu ahalko dira. 13 eta 17 urte arteko gazteak, berriz, multi ekintzetan, kardio fit-ean, Kfit-ean, eskaladan eta Shuffle Dance-an. Lau hamabostalditan banatuko dira ikastaroen txandak: uztailaren 1etik 14ra, uztailaren 15etik 29ra, abuztuaren 3tik 14ra eta abuztuaren 17tik 28ra.

Indarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurriak kontuan hartuta, eta Kirolzer enpresak zehaztu duen segurtasun protokoloa kontuan hartuta, haurrei zein gazteei zuzendutako eskaintza talde txikietan egingo da, gehienez ere 12 pertsonako taldetan. Taldeen artean ez da harremanik egongo, eta ahal den ekintza guztiak aire librean egingo dira. Higiene eta desinfekzio neurri guztiak ere hartuko dira.

18 urtetik gorako erabiltzaileek aquafitnes, pilates, zunba, desafit (35 eguneko desafioa), K-Stretch, Body Punp, Cycling, padel eskola eta Kfit ikastaroetan parte hartu dezakete. Astean bi edo hiru egunetan emango dira ikastaroak, eta ikastaro bakoitza ordutegi zehatz batean.

 

Izen emateak kiroldegian zein online

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek Usabal kiroldegian bertan eman dezakete izena. Kiroldegiko bazkide direnek, telefonoz, webgunean (on line zerbitzuak atalean) edo Facebook bidez ere eman ahalko dute izena. Izena ematerakoan derrigorrezkoa izango da bazkide txartela aurkeztea. Bazkide ez direnek, berriz, ordainketa txartelarekin egin beharko dute. Ikastaroei buruzko informazio gehiago Usabal kiroldegian eskatu daiteke, www.usabalkiroldegia.com webgunean edo 943 53 64 00 telefonora deituta (09:00etatik 21:00etara).

 

Segurtasun protokolo zehatza jarraituz

Kirolzer enpresak koronabirusaren hedapena saihesteko segurtasun protokolo zorrotza zehaztu du, bai kiroldegiko instalazioak erabiltzeko eta bai ikastaroetara begira. Hala, ikastaroetan parte hartu nahi dutenek gorputzeko tenperatura hartu beharko dute aurrez etxean. Ikastaroetara maskarila jantzita joan beharko da, eta jarduera egiteko kendu ahalko da. Saio bakoitzaren hasieran eta erdialdean eskuak gelarekin garbitu beharko dira, eta amaierako azken bost minutuak materiala desinfektatzeko erabiliko dira.

Horrez gain, Kirolzer enpresak Usabalgo zein Berazubiko kiroldegietarako bestelako segurtasun neurri batzuk ere zehaztu ditu. Kiroldegira sartzeko zein kiroldegitik irtetzeko norabide bakarreko ibilbideak zehaztu ditu, gune bakoitzeko aforoaren etengabeko kontrola ere egingo du, eta kanpoko igerilekuetako aforoa kontrolatu ahal izateko kanpoko sarbidetik sartu eta irten beharko da derrigorrez; barruko instalazioetara joan ahal izateko sarrera nagusitik egin beharko da. Kiroldegi barrutik kanpora, zein kanpotik kiroldegi barrura sartzea galarazita egongo da.

 

Online erreserbak webgunetik

Atzoz geroztik irekita daude Usabal eta Berazubiko instalazioak, baina gogoratu, kirol instalazioak erabiltzeko aurretiazko zita eskatu behar dela. Bazkide bakoitzak bi modutara egin ahalko ditu online erreserbak kiroldegiko edozein zerbitzu erabiltzeko: astean, zerbitzu bakoitzean, hiru erreserba egin ahalko ditu aurrez; baina erreserba horiez gain, egunero sartu ahalko da erreserba egiteko plataformara eta beste bi hitzordu hartu ahalko ditu, libre dauden orduetan nahi dituen zerbitzuak erabiltzeko.

Kirolzer enpresako arduradunek gogorarazi dute bazkideek doan dutela bazkidetza ekainaren amaiera arte. Beraz, martxan jarritako erreserba sistema probatzera animatu dituzte: “Ez izan beldurrik eta saiatu hitzorduak hartzen; badirudi hitzordua behar den honekin ez dela lekurik egongo denentzat, eta orain arteko leku berdina egongo da, baina ordutegi konkretu batekin, egungo egoerak eskatzen dituen arauak jarraituz; adibide modura esan, fitness gelan egunean 1306 erreserba egiteko eskaintza dugula, eta igerileku handian 300 baino gehiago”, zehaztu du Asier Martin Kirolzerreko arduradunak. Erreserben plataforma erabiltzeko zein bestelako zalantzak argitzeko edo argibide gehiagotarako 943 53 64 00 telefonora deitu daiteke.

 


 

HELDUAK>18urte

ADULTOS >18 años

EGUNAK

DIAS

ORDUTEGIA

HORARIO

ABONATU PREZIOA

PRECIO ABONADO

EZ ABONATUEN PREZIOA

PRECIO NO ABONADO

 

AQUAFITNES

L-X

08:00 – 9:00

20:00 – 21:00

30,50 €/hila

 

58,10 €/hila

 

PILATES

 

M– J

09:00-9:45

9:45-10:30

19:30-20:15

27,80 €/hila

 

55,10 €/hila

 

ZUMBA

L-X

9:00-10:00

19:30-20:30

30,50 €/hila

 

58,10 €/hila

 

DESAFIT

30´ EGUNERO/35 EGUNEKO DESAFIOA

30´ a DIARIO/ DESAFIO 35 días

L a V

8:30-9:00

19:30-20:00

 

42,50 €/hila

 

65,10 €/hila

 

 

K-STRETCH

L

X

V

9:00-9:55

13:15-14:10

19:30-20:25

43,45€

59,10€

BODY PUMP

 

M-J

9:00-9:55

19:00-19:55

30,50 €/hila

 

58,10 €/hila

 

 

CYCLINGa

 

 

L-X

 

8:15-9:00

09:00-10:00

13:15-14:00

19:30-20:15

30,50 €/hila

 

58,10 €/hila

 

Berazubi

PADEL ESKOLA

Izena emateak 688722242

ASTEAN BEHIN

1 DIA/SEMANA

 

18:00-19:00

19:00 -20:00

20:00-21:00

80,10€/hila

95,05€

Global Trainning

KFIT BERAZUBI

 

L-X-V

 

 

L-X

9:00-10:00

13:15-14:15

 

18:00-19:00

19:00-20:00

20:00-21:00

 

48,10€/Hila

 

 

32,10€/Hila

 

 

93,50 €/hila

 

 

61,20€/hila


 

NERABE ETA GAZTEAK 13-17 urte

JOVENES Y ADOLESCENTES 13-17 años

EGUNAK

DIAS

ORDUTEGIA

HORARIO

PREZIOA

PRECIO

 

MULTI EKINTZAK

BTT, MENDI IRTEERAK, PATINAJEA,TENISA

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

10:00-13:00

95,15 € (Ikastaroa/Curso

 

CARDIO FIT

CYCLING-RUNNING + CIRCUIT TRAINING

 

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

10:15-11:45

62,45 € (Ikastaroa/Curso)

KFIT Berazubi

Global trainning

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

10:10-11:10

50,45 € (Ikastaroa/Curso)

ESKALADA

 

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

10:15-11:15

17:30-18:30

50,45 € (Ikastaroa/Curso)

SHUFFLE DANCE

 

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

 

10:00-11:00

50,45 € (Ikastaroa/Curso)

HAURRAK 6-12 urte

INFANTIL 6-12 años

EGUNAK

DIAS

ORDUTEGIA

HORARIO

PREZIOA

PRECIO

 

KIROL LUDOTEKA 6-13 urte

(aire librean eta 12 haur taldeko )

BERAZUBI

 

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

 

9:00-13:00

……………………..

10:00-13:00

 

116,25 €/quincena

…………………….

95,15 €/quincena

DANTZA ESKOLA

6-12 urte-años

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

11:15 - 13:15

 

60,45 €

(Ikastaroa/Curso)

 

ESKALADA

7-13 urte/años

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

11:30-12:30

16:30-17:30

Aingura 50,45 € (Ikastaroa/Curso)

PADEL eskola

Berazubi

Izena emateak 688722242

 

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

9-11 urte 9:00-10:00

7-8 urte 10:00-11:00

9-11 urte 11:0 0-12:00

+11urte 12:00-13:00

 

60,20 €/ quincena

 

TENIS

Berazubi estadioa

2 aste egunero

Todos días durante 2 semanas

+11 urte 9:00-10:00

9-1 urte 10:10-11:10

7-8 urte 11:20-12:20

 

50,45 €/ quincena

 

IKASTAROEN HAMABOSTALDIAK

QUINCENAS DE CURSOS

1.- UZTAILAK 1tik 14ra

Del 1 al 14 de Julio

2.- UZTAILAK 15tik 29ra

Del 15 al 29 de Julio

3.- ABUZTUAK 3tik 14ra

Del 3 al 14 de Agosto

4.- ABUZTUAK 17tik 28ra

Del 17 al 28 de Agosto


 

 


 


 


 


 

Aingura

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA