Kirolean jokabide eta ohiturak aldatu nahi dituen Futbol 00 Tolosa egitasmoaren aurkezpena

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/27 | Kirolak
  • Ekainaren 3an, hitzaldia izango da Topic-en, arratsaldeko 19:00etan
  • Solasaldian, Jagoba Arrasatek, Euskal Selekzioaren entrenatzaileak, parte hartuko du, beste hainbat hizlariren artean

Futbol 00 egitasmoak futbol etikoagoa eta osasungarriagoa sustatzen laguntzea du helburu. Gizarte mugimendu masibo bat bilatzen du, futbolaren barrutik eta ingurutik portaera etiko eta osasungarri eraginkor bat sustatzeko, eta helduei tresna eta trebetasun egokiak emateko adingabeen kirol-jardueran zeregin eta laguntza egokia izan daitezen. Era berean, Futbol 00 kirol mundu osorako erreferentziazko programa bat izatea nahi da, gai izango dena pertsonak mobilizatzeko eta portaerak eraldatzeko prozesuak antolatzeko, eta aitortua izango dena kalitateagatik, eraginkortasunagatik eta etikagatik.

Egitasmoak dituen printzipioen arabera, Futbol 00 mugimendu sozial independientea da, eta mota guztietako pertsona era erakundeen topagunea ere bai. Proiektua irabazi-asmorik gabeko elkarte baten bitartez artikulatuta dago, eta erakundeekin lankidetza publiko-pribatuan lan egingo du, batez ere Kirol Gaztea Fundazioarekin eta Kirol Kontseilu Gorenarekin.

Solasaldia, ekainaren 3an Topic-en

Talde-lanaren, lehikortasunaren eta anbizioaren onurak gazteen heziketan hitzaldia Topic-en izango da, ekainaren 3an, arratsaldeko 19:00etan. Zuriñe Iglesias izango da aurkezlea, eta hizlari arituko dira Gorka Etxeberria, Futbol 00 entrenatzailea; Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea eta atleta ohia; eta Ainhoa Artolazabal, ikastolako zuzendaria eta txirrindulari ohia. Gainera, Jagoba Arrasatek, Euskal Selekzioaren entrenatzaileak, online parte hartuko du. Hitzaldira gonbidatuta daude kirol guztietako entrenatzaile, senide eta jarraitzaile guztiak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA