Olatz Peon Ormazabal alkateak raketistei egindako omenaldian parte hartu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/29 | Kirolak

Olatz Peon Ormazabal alkatea “Raketistak, emakume pilotari profesionalak bistaratzen” omenaldian izan zen atzo. Orona Fundazioaren Auditorioan, Hernanin, egin zen omenaldian 'Raketistak Lehen eta Orain” dokumentala proiektatu zuten hasteko eta ondoren, besteak beste, raketistak izan zituzten udalerrietako ordezkariekin eta erakundeetako ordezkariekin argazkia egin zuten.

Olatz Peon Ormazabalek raketisten inguruan 'Raketistak lehen eta orain kultur kirol elkartea' burutzen ari den lana jarri du balioan: “Aurrerapen garrantzitsua izan zen hura. Emakumeak gizonen plaza zena erabiltzen hasi zirenekoa; jakinda edo gabe agian, berdintasunaren alde pausua eman zutenekoa”. 2017ko azaroan, jada, Rosa Soroa eta Izaskun Ayestaran raketista ohiei omenaldia egin zieten Tolosa, Ibarra eta Elduaingo Udalek Tolosako Beotibar frontoian.

Asko izan ziren sasoi baten emakume pilotari profesionalak eta beraien errealitatea ezagutzeko aukera eman du ekitaldi honek. Frontoian jokatzen zuten emakume hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan zirela uste da. Etxetik 15 urte ingururekin joan eta pilotan trebatutakoan dirua etxera bidaltzen zuten gehienek. Emakume aitzindari hauek Euskal Herrian gaizki ikusita zeuden garaiko emakume moldearekin bat egiten ez zutelako. Atzerrian ordea, arrakasta handia izan zuten askok.

Gaur egun, 'Raketistak lehen eta orain kultur kirol elkartea' luzaroan isilpean egon den pelotari hauen istorioa berreskuratzen ari da. Datu base bat eratuko dute. Bertan, gaur egun, Euskal Herri mailan, 47 herritako, 217 raketista dituzte identifikatuta. Herri horietako ordezkariak eta raketisten senitartekoak ere izan ziren atzoko omenaldian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA