Tolosako kirolari eta kirol elkarteei aitortza egin zitzaien atzo Kirol Galan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/12/23 | Kirolak
  • Irati Lacunza igerilariak jaso du Kirolari Onenaren sari nagusia.

  • Hainbat kirolek izan zuten presentzia atzoko ekitaldian, hala nola, atletismoa modalitate ezberdinetan, iraupen eskia, txirrindularitza, igeriketa, urpeko igeriketa, bike trial, ritmika, arrauna, rolleskia, mendi lasterketa, eskalada, judoa…

 

Atzo izan zen Kirol Gala, Tolosako Udalak herriko kirolari, kirol talde eta elkarteen lana balioan jarri eta izandako lorpenenak aitortzeko, eta kirolak sustatzen dituen balioak gizarteratzeko eta hedatzeko, antolatutako ekitaldia. Honakoak izan dira sarituak:

  • 2021eko Kirolari Onenaren sari nagusia: Irati Lacunza igerilaria

  • Absoluto kategorian: Irati Lacunza urpeko igerilaria eta Unai Saralegi eta Unai Regillaga bikotea judoan (kata modalitatean)

  • Promesa edo etorkizuneko kirolarietan: Alaia Juaristi rolleski eta iraupen eskiatzailea eta Unai Zubeldia txirrindularia

  • Izendapen bereziak:

    • Jokabide eredugarriari: Izaskun eta Arantxa Iparragirre, Kontxi Gonzalez, Mª José Martinez (Mugi Tolosa ekimeneko bolondresak)

    • Ekitate eta baloreen bisibilizazioa: Amador Granados eta Ander Albizu

    • Babesleei: CMO Valves enpresa

    • Entrenatzaile lanari: Jon Espina eta Joseba Zubeldia entrenatzaileak

    • Berdintasunari: Yolanda Vargas (Espainiako Txapelketan 100 metro bizkar proba irabazi duen Tolosako lehen emakumea)

    • Aipamen bereziak:

      • Xanti Saizar

      • Jon Ander Peña (2020 eta 2021ean azpitxapelduna binakako txapelketan)

Tolosako kirol elkarte guztiek egindako proposamenak kontuan hartuz, kirol elkarteek eta herriko beste hainbat eragilek bozkatu eta aukeratu dituzte kirolari onenaren saria merezi zuten tolosarrak. Hainbat kirolek izan zuten presentzia atzoko ekitaldian, hala nola, atletismoa modalitate ezberdinetan, iraupen eskia, txirrindularitza, igeriketa, urpeko igeriketa, bike trial, ritmika, arrauna, rolleskia, mendi lasterketa, eskalada, judoa… Ekitaldi honekin, kirolarien garaipenak azpimarratzeaz gain, Tolosako Udalak kirolaren beste balore batzuk sustatzen dituzten pertsonak eta eragileak errekonozitu ditu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA