Tolosan jokatuko dira sei mailatako Gipuzkoako saskibaloi finalak, larunbatean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/13 | Kirolak
  • Usabal kiroldegian izango dira saskibaloiko Gipuzkoako Finalen Finalak, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak TAKErekin eta Udalarekin batera antolatuta.
  • Egun osoan jokatuko dira partidak, sei guztira: kadete-, junior- eta senior-mailako bina final. 12 talde arituko dira lehian.

 

2024-2025 denboraldiko Saskibaloiko Finalen Finala Tolosan izango da. Larunbatean, maiatzaren 17an, egun osoan, errendimenduko sei mailatako Gipuzkoako finalak jokatuko dira Usabal kiroldegian.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatu du hitzordua, TAKE – Tolosako Adiskideok Kirol Elkarteak eta Tolosako Udalak lagunduta. Hain zuzen, hiru erakunde horietako ordezkariek aurkeztu dute finala, gaur goizean: Jon Txakartegi GSFko zuzendariak, Koldo Arsuaga TAKEko presidenteak eta Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak.

Denboraldi amaierako kirol-ekitaldi garrantzitsuena izango da Gipuzkoako saskibaloiarentzat. Egun berean jokatuko dira errendimenduko sei finalak: gizonezkoen eta emakumezkoen kadete-, junior- eta senior-mailakoak, hain zuzen. Guztira 12 talde arituko dira nor baino nor gehiago. 10:00etan jokatuko da lehen finala, eta 20:00etan azkena. Hauek dira ordutegiak:

  • 10:00 (Kadete gizonezkoak): Zast Dance - Easo Basket Il Gusto.

  • 12:00 (Kadete emakumezkoak): Etxaniz Autoeskola ISB - Yoga Shala Askatuak.

  • 14:00 (Junior gizonezkoak): Saski Axular - Zast&Furious.

  • 16:00 (Junior emakumezkoak): Ordizia Orbinox - Mondragon Unibertsitatea Morea.

  • 18:00 (Senior emakumezkoak): Goierri Aldapa - CD Internacional.

  • 20:00 (Senior gizonezkoak): Donosti Dolphins - Atletico Sn Sn.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA