Trafiko mozketak eta autobusen geltokien aldaketak, igandeko Ero-Etxe elkartearen krosa dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/15 | Kirolak
  • 10:00-14:00 bitartean, Rondilla kalea itxita izango da, eta autobusen geltokia Santa Klarara lekualdatuko da.

  • San Frantzisko pasealekuan, Foru Etorbidean eta Zumalakarregi kaleetan ere eten puntualak egingo dira lasterketek iraun bitartean.

Igandean, urtarrilak 18, ospatuko da Ero-Etxe elkarteak antolatzen duen haurrentzako krosa. Ohikoa den moduan, benjamin, alebin eta infantil mailatako haurrek parte hartu ahal izango dute, hau da, 2012 eta 2017 urteen artean jaiotakoek. 11:30ean izango da lehen lasterketa, gizonezko infantilena, eta 13:00ak inguru bitarte beste bost lasterketa jokatuko dira. Hauexek gutxi gora beherako ordutegiak eta osatu beharreko ibilbidearen distantziak:

 

11:30. Gizonezko infantilak (2012/2013): 1.950m.

11:45. Emakumezko infantilak (2012/2013): 1.950m.

12:00. Gizonezko alebinak (2014/2015): 1.400m.

12:15. Emakumezko alebinak (2014/2015): 1.400m.

12:25. Gizonezko benjaminak (2016/2017): 1.100m.

12:35. Emakumezko benjaminak (2016/2017): 1.100m.

 

Krosa dela eta, 10:00-14:00 artean, gutxi gora behera, trafiko etenak izango dira herrian. Rondilla kalea itxi egingo da 34 zenbakitik –Musika eskolaren paretik– aurrera (garajeetara Inpernu kaletik sartu beharko da). San Frantzisko pasealekuaren lehen erdia ere, Gernikako Arbola lorategien parera arte, itxi egingo da, eta autoz hustu beharko da tarte hori, baita Trianguloa plazako zamalanetako tartea ere.

Zumalakarregi kaleko eta Foru Etorbideko trafikoa ere eten egingo da tarte horretan, nahiz eta ez diren autoak hustu beharko. Trianguloa plazako garajeetako erabiltzaileek eta taxiek, kontrako noranzkoan egin beharko dute irteera, Zumalakarregitik Zubiberrira, lasterketak ez dauden tarteetan. Zubiberritik erdigunerako sarrera ere itxita izango da, eta soilik garajeetako erabiltzaileeko pasa ahal izango dute, lasterketarik ez dagoen tarteetan.

Autobus zerbitzuei dagokienean, Santa Klara kalera lekualdatuko da Rondilla kaleko geltokia, denbora-tarte horretan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA