Udalak eta Tolosaldea Arraun Klubak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, elkarlanean Tolosaldeko emakumezkoen trainerua sustatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/08/03 | Kirolak

Urtebeteko epealdia hartzen du hitzarmenak eta Udalak 10.000 euroko diru-laguntza izenduna emango dio klubari, Tolosaldeko emakumezkoen traineruaren proiektua gauzatzeko. Olatz Peon Ormazabal alkateak eta Sabino Alijostes TAK-Tolosaldea Arraun Klubeko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena.

Helburu nagusi du Udala eta klubaren arteko lankidetzarako eremu egonkor bat ezartzea. Diru laguntza bidez, emakumeen trainerua arlo lehiakorrenean sustatzea nahi da bermatu, hainbat jarduera lagunduz, tartean: kirol materiala, taldearen joan-etorriak, zerbitzu teknikoak, mediku zerbitzuak, federazio gastuak, aseguruak edota publizitatea.

Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu du Tolosaldea emakumezkoen taldea berriro arraun liga profesionalean izatea “oso pozgarria eta garrantzitsua” dela: “lanketa handia du atzean eta bereziki arraunlarien dedikazio ikaragarria. Harro sentiarazten gaitu astebukaeraro traineru tolosaldearra ur handitan ikusteak”. Emakumeen kirola sustatzeak “sozialki, berdintasunean, kiroltasun balioen transmisioan eta ohitura osasuntsuei begira” suposatzen duen balioa handia dela du iritzi: “horrexegatik, ezinbesteko da babestu, lagundu eta bisibilizatzea. Tolosan berdintasuna egunero eta edonon bermatzeko egiten dugu lan. Kirolean, eta arraunean bereziki, aurrerapausu ugari eman badira ere, ehuneko handi batean gizonezkoek osatua izaten jarraitzen du, bi modaliteeen artean desberdintasunak egonaz, eta hori medio, emakumezkoen ligan gure emakumeen arraun kluba izateak bidea egiten du ere berdintasunaren errotzean eta hezkidetzan”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA