Usabal kiroldegia Aste Santuan zabalik egongo da eta aurreratu ditu udako ikastaroen xehetasunak

Tolosako Udala
2019/04/16 | Kirolak
  • Aste Santuan, jai egunetan, apirilak 18, 19 eta 22, 9:00etatik 14:00etara. Beste egun guztietan ordutegi arrunta izango du. Ikastaroak, ordea, gelditu egingo dira apirilaren 29a bitarte.
  • Udako kanpainaren egutegia eskura. Izen emateak maiatzeko bigarren astean hasiko dira.

Aste Santuan Usabal kiroldegia zabalik egonen da: jai egunetan, apirilak 18, 19 eta 22, 9:00etatik 14:00etara. Beste egun guztietan ordutegi arrunta izango du. Ikastaroak, ordea, gelditu egingo dira apirilaren 17tik 26ra, berriz ere 29an martxan jarriz. Ikastaroen 3. hiruhilekoa apirilaren 1ean hasi zen eta oraindik jarduera gehienetan plazak badaude, beraz bada izen emateko auklera oraindik.

Horrez gain, dagoeneko etxeko txikien udako ikastaroak zehazten hasia da kiroldegia, eta aurreratu dute Udako kanpainaren egutegia zein izen emateko epea:

SAN JUAN ASTEA: EKAINAK 25tik 28 ra. LUDOTEKA-FUTBOLA

UZTAILA:

  • HAMABOSTALDIA: 1etik 12ra.
  • HAMABOSTALDIA: 15etik 29ra.

ABUZTUA:

  • HAMABOSTALDIA: 1etik 14ra
  • HAMABOSTALDIA: 19tik 30era

Zenbait ikastaro asteka burutu daitezke.

Izen emateak maiatzeko bigarren astean hasiko dira. Aforo arazorik ez da izaten, izen ematen duten guztiak hartzen dira.

Edozein zalantza argitzeko, Usabal kiroldegiaren jar zaitezke harremanetan 943 53 64 00 telefonoaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com -en edota Facebook bidez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA