Usabal kiroldegiko futbol zelai berria estreinatu dute dagoeneko herriko kirol taldeek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/02 | Kirolak
  • Belar artifizial berria jarri da, aurrekoa egoera txarrean baitzegoen. Hilabeteko lanen ondoren, ostiralean egin zituzten ikuskaritza eta homologazio lanak FIFA-k ezarritako parametroak betetzen direla ziurtatzeko. Ostiralean bertan hasi ziren taldeak zelai berrituan entrenatzen.

  • Lanen ondorioz futbol zelai parean bidegorria itxita egon da, baina irekita dago berriz ere.

 

Amaitu dituzte Usabal kiroldegiko futbol zelaiko belarra aldatzeko lanak, eta herriko taldeek estreinatu dute dagoeneko zelai berria. Hilabeteko lanen ondoren, ostiralean egin zituzten ikuskaritza eta homologazio lanak FIFA-k ezarritako parametroak betetzen direla ziurtatzeko. Ostiralean bertan hasi ziren taldeak zelai berrituan entrenatzen. Aurreko belar artifiziala ez zegoen egora onean, eta horregatik aldatu da. Futbol zelai nagusian eta ondoko anexoan aldatu da belarra. Guztira, 192.300 euroko inbertsioa egin du udalak herriko taldeei entrenatzeko eremu egokiagoa eta oro har herritarrei kirola praktikatzeko gune aproposagoa eskaintzeko helburuarekin.

Behin lanak amaituta, futbol zelai parean itxita egon den bidegorri zatia ireki da berriz ere.

Futbol zelaiko lanak herriko kirol ekipamenduak berritzeko Tolosako Udala egiten ari den plangintzan kokatzen dira. Izan ere, hainbat izan dira azken urteetan udalak berritu, konpondu edo egokitu diren instalakuntzak, tartean, esaterako, Uzturpeko, Berazubiko eta Beotibarko frontoiak, edo Berazubiko estadioan egin diren berritze lanak: harmailak berritu, paddle pistak sortu, frontoia atondu eta bulego berriak eraiki, aldagelak eta dutxak berritu, besteak beste.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA