Usabal kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik bazkideentzat

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/10 | Kirolak
  • Bazkide ez direnentzat irailaren 15ean irekiko da izena emateko epea, eta ikastaro guztiak irailaren 27an hasiko dira.

  • Bazkideek izena eman dezakete Usabalgo Kiroldegian bertan, 943 53 64 00 telefonora deituta, usabalkiroldegia.com webgunean edo Facebook sarearen bidez. Bazkide ez direnek Usabalen soilik eman dezakete izena.

 

Usabal kiroldegiak ikastaro eskaintza anitzarekin hasiko du ikasturte berria aurten ere. Guztira 27 ikastaro eskainiko dira ikasturte honetan, 21 ikastaro 15 urtetik gorakoentzat eta 6 ikastaro haur eta gazteentzat.

Ikastaro guztiak irailaren 27an hasiko dira eta dagoeneko bazkide direnek izena eman dezakete; bazkide ez direnek aldiz, irailaren 15tik aurrera eman ahalko dute izena. Bi kasuetan izen ematea Usabalen gauzatu daiteke. Bazkide direnek, ordea, telefonoz, web orriaren bitartez edota Facebook sarearen bidez ere egin dezakete.

Izen emate guztiek ekaina bitarteko iraupena

Aurten ere irailean egindako izen emateek ekaina bitarteko iraupena dute, inongo izen emate berririk egin gabe, plaza ziurtatuta. Edonola ere, hiruhilabete bakoitzaren amaieran baja emateko epea zabalduko da eta izena emandako ikastaroetan jarraitu nahi ez duten guztiek bertan behera utzi dezakete beren izen ematea. Horretarako ohiko bideak erabili beharko dira. Orain arte bezala ordainketa hiruhilero izango da.

Segurtasun neurriak bermatuta

Orain arteko segurtasun eta prebentzio protokoloa mantenduko da eta erabiltzaile guztiek jarraitu beharko dute.

Edozein zalantza argitzeko edota ikastaro eskaintza guztia ezagutzeko Usabal kiroldegiarekin harremanetan jar zaitezke 943 53 64 00 telefono zenbakira deituz edota www.usabalkiroldegia.com edo Facebook bitartez.

Ikusi eskaintza osoa hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA