Usabalgo kanpoko igerilekuak ekainaren 10ean zabalduko dira

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/26 | Kirolak
  • Itxi, berriz, irailaren 30ean egingo dira
  • Kanpoko igerilekuen ordutegia 10:00etatik 20:30era izango da

Udako eskaintza jarriko da martxan Usabal kiroldegian eta, horrekin batera, datorren ekainaren 10etik aurrera, kanpoko igerilekua ere zabalik egongo da 10:00etatik 20:30era.

Kiroldegiko ordutegia moldatu egingo da epealdi horretan; izan ere, zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 22:00etara. Larunbat, igande eta jai egunetan, 08:00etatik 21:00etara irekiko da. Bestalde, kanpoko igerilekuan, kiroldegiko langileak materiala biltzen hasiko dira ixteko ordua baino 15 minutu lehenago, eta ordutegi hori errespetatzeko eskatu dute.

Azken asteetako eguraldi txarraren ondorioz, obra luzatu egin da. Hori dela eta, kanpoko igerilekuak ere ohi baino beranduago itxiko dira: irailaren 30ean.

 

Usabalgo spa-hidromasaje igerilekua ekainaren 8tik aurrera irekiko da

Usabal kiroldegiko fatxadako beirak aldatuko dira ekainaren 1etik aurrera. Usabal kiroldegiko termak, sauna eta gainontzeko espazioak irekita egongo badira ere, segurtasunez jokatzeko, spa igerilkuko eremua astebetez itxita  egongo da ekainaren 1etik aurrera.

 

Eskola Kiroleko olinpiar jokoak direla-eta, Berazubi estadioa maiatzaren 30ean itxita egongo da udal kirol txartela duten abonatuentzat

Larunbat honetan, maiatzaren 30ean, 09:00etatik 15:00etara, Tolosaldeko Eskola Kiroleko olinpiar jokoen finalak jokatuko dira Berazubi estadioan. Horregatik, egun horretan, Usabal kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko proposatzen zaie udal kirol txartela duten bazkide guztiei. Izan ere, estadioa egongo da, 2025-2026 ikasturteko Eskola Kirolari bukaera emango dion kirol festa ospatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA