Tolosako I. Zaintza Plana lantzeko eta eragileen arteko koordinazio egitura sortzeko prozesua abian da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/23 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Oinarri bat sortzeko, abiapuntu modura elkar entzute-ariketa bat egingo da, Zaintza Diagnostikoak zehazten dituen hiru esparruetako bakoitzarekin.

 

Herri zaintzaile bihurtzeko prozesuan urrats bat gehiago eman du Tolosak. 2025. urtean landu zen diagnostikoaren ondorioetatik abiatuta, Tolosako I. Zaintza Plana sortzea da helburua, zaintzaren arloan lan egiten duten eragileekin koordinazio egitura bat sortzearekin batera. 

Ikuspegi parte-hartzailetik egin nahi da prozesu hori, zaintzaren ekosistema osatzen duten eragileak batuz. Tolosak komunitate indartsua du, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzen duten eragile askorekin, zaintzak ere kezka iturri dituztenak. Hala ere, egungo gizarte aldaketa sakonek eta zaintza esparruan antzematen diren jardun desegokiek gizarte eragile publiko, komunitario eta ekonomikoen arteko estrategia bateratua eskatzen dute.

Saretze hori landu eta aurrera begira oinarri bat sortzeko, Zaintza Diagnostikoak zehazten dituen hiru esparruetako bakoitzeko bi saio egingo dira, elkar entzuteko eta hausnarketa partekatzeko. Honakoak dira saioak:

Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen zaintza

  • Kultur Etxeko Topagunean, apirilaren 13an, 10:00-12:00

Haur eta nerabeen zaintza 

  • 1. Lan saioa: Kultur Etxeko Topagunean, martxoaren 2an, 17:00-19:00 bitarte

  • 2. Lan saioa: Kultur Etxeko Areto Nagusian, apirilaren 20an, 17:00-19:00 bitarte

Zaintzaileen zaintza

  • 1. Lan saioa: Kultur Etxeko Topagunean, martxoaren 9an, 17:00-19:00 bitarte

  • 2. Lan saioa: Kultur Etxeko Topagunean, apirilaren 27an, 17:00-19:00 bitarte

Zaintzaren alorreko profesional, elkarte, boluntario eta erakundeez gain, interesa duten norbanako orok ere parte hartu ahal izango du saioetan. Izena emateko hiru bide daude: udal webgunean galdetegi hau betezgobernantza@tolosa.eus helbidera idatziz edo 943 65 44 66 telefonora deituz (121 luzapena). Saio guztiak euskaraz izango dira, baina guztietan izango da gaztelaniara itzulpena.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA